2010ari errepasoa (I): Australia epel, Greipel bero

Urtarrilean hotz egiten du. Euskal Herrian hotz egiten du. Ez, ordea, Australian. Bertan abiatzen dute denboraldia, Tour Down Under lasterketan. HTC-Columbia taldeko Andre Greipel alemaniarra nagusitu zen. Lehen bi etapetan tropela osorik edo ia osorik iritsi zen azken metroetara eta esprintean Greipel izan zen jaun eta jabe. Laugarren etapa ere irabazi zuen eta lideraren mailota […]