#321 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 6. etapa

Ihesaldiak sari bikoitza izan du 2019ko Italiako Giro honetan, izan ere ihesaldiko Masnadak (AND) irabazi du etapa eta Roglicekiko (TJV) 7 minututik gora helmugaratu denez ihesaldiko gizonik aurreratuena, Conti (UAD), italiarra da lider berria 5 minututiko gorako errentarekin faborito nagusiarekiko. Etapa honek eman duen guztia entzungai duzue mini podcast honetan Iban Perezen (@piban) eskutik.

#320 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Eguraldia eta Dumoulinek (SUN) lasterketa uzteak markatutako etapa izan genuen 2019ko Italiako Giroko 5. etapa hau. Azken zirkuituko 9 kilometroak ez ziren kontutan hartu sailkapen nagusiko denborentzat, ondorioz, etaparen lehian izan zirenak soilik izan ziren protagonista. Azkarrena Ackermann (BOH) izan zen erregulartasunaren sailkapeneko lidergoa sendotuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#319 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).

#318 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#317 Tropela.eus | errepasoa

Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) azken bi asteei errepasoa egiten diete, bereziki Romandiako Tourrari eta Italiako Giroaren hasierari. Horrez gain mintzagai izan dute hurrengo astean jokatuko den Emakumeen Bira bera ere.