Iragan asteburuan amaitu zen Portugalgo Itzulia David Blanco galizarraren garaipenarekin, hamaika lehiaketa egunen ostean. Tartean, besteak beste, Napolitano, Barbosa eta Pacheco-ren arteko sprintak, Torre gainera igoera ikusgarria, Koldo Gil-en berragerpena lasterketa garrantzitsu batean edota Héctor Guerra eta azken garailearen arteko markaketa estua. Hori bai, guztiaren gainetik egitura oso egonkordun lasterketa izatearen itxura eman du Portugalek; era guztietako etapak, lehiaketa garrantzitsu orok behar duen bezalako hedapena, jende ugari bide bazterretan, etab.
Ez da hala ere lasterketa bera gaurkoan idaztera ekarri gaituena, azken urteotan herrialde iberiarrak izan duen enbaxadorerik handienak bertan profesional mailan azken pedal kolpeak eman izanak baizik. Sailkapen nagusia erabaki behar zuen erlojupekoa amaitzearekin bat, José Azevedo portugaldarrak bere kirol bizitza profesionalari amaiera eman zion. Continue reading “Askorentzako jarraibide”

Hasieratik ezaguna zen Alessandro Petacchi-k utzitako hutsuneari (bere zigorra dela eta), Daniele Bennati-rena gehitu behar zaio (kasu honetan urte hasieran ere buruhausteak eman zizkion lesioak eraginda). Tom Boonen-en baja ere ia segurutzat jo daiteke, haize asko harrotu dituen gaiaren ondorioz.
Aste honetako azkeneko hiru egunetan jokatuko da Euskal Herrian lehiatzen den profesionaletako bigarren itzulia. Azken urteotan txirrindularitzak bizi izan duen aldaketa dela medio (
Munduan uneotan sasoirik onenean diren txirrindulariak Italian protagonista diren bitartean, ezbeharrak beste behin nazioarteko tropela astindu du. Riccò, Di Luca, Contador, Bennati eta gainerakoek orri asko bete dituzten honetan, Bruno Neves txirrindulari portugaldarrak bizia galdu zuen lehia betean zela izan zuen eroriko latz baten ostean.