Harrigarria. Ikusgarria. Nabarmena. Nahi duzuen bezala kalifikatu daiteke talde hau Tourrean erakusten ari den nagusitasuna. Liderra daukate, baita ere ziurrenik igotzaile onena (Sastre), gazte onena ere bai (Andy Schleck), etapa irabazle bat ere bai (Arvesen), eta hori gutxi balitz, gainontzeko guztiak, aurrekoak ahaztu gabe, sekulako talde lana egiten ari dira.
Taktikoki beti ondo. Urrutira joan gabe, gaur Arvesen eta Voigt ihesaldian sartu, bitartean lasterketa gogortu Gustovekin, bi hoiek are gehiago estutu eta azkenik Andy Schlecken azken kolpea.� Hautacameko etapan ere bikain. Beste etaa batean ere Cancellara eta Voigt ihesaldian sartu eta gero taldean sekulako mina egin zuten.
Akats bakarra beharbada Sastre orain Schlecki begira doala da. Faboritoago ikusten dut nik Sastre Frank baino, baina hau liderra izaki, Carlos lotu xamar dago. Eta hori azken erlojupekoan garesti ordain dezakete Evans edo Menchoven mesedetan.
Dena den, biharko etapa ikusi beharra dago. Nik uste Croix de Fer-en egurra egongo dela. CSC-k beste mugimendu taktiko bat egingo duelakoan nago, Gustov edo Andy ihesaldian sartuta, gero atzetik Sastrek erasoa jo eta faboritoak kolokan jar ditzan. Ikusiko dugu zer gertatzen den.
Argazkia: Tim De Waele
Kelme-tik fitxatu zutenetik Tourrera begira jarri zuen Unzuek. Iaz besterik ez du amaitzea lortu ordea, 6. postuan. Aurretik, denok gogoratuko dugu, adibidez, Armstrong-i irabazi zion etapa Courchevel-en 2005an, edo 2006an eroriko bat medio nola joan zen etxera. Dena dela, Espainiako Itzulian erakutsi du badakiela 3 astetan topera egotea zer den: 2006an 2. postuan amaitu zuen eta 4. postuan 2004an.