#407 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 10. etapa

Sam Bennettek (DQT) lortu du azkenean etapa garaipena

Haizeak tropelean urduritasuna eragin badu ere, ez du atzerapen nabarmenik eragin sailkapen nagusikoen artean 2020ko Frantziako Tourreko 10. etapa honetan. Etapa, aldiz, esprintean erabaki da eta azkenean Sam Bennettek (DQT) lortu du garaipena. Interesgarri jarri da maillot berdearen inguruko lehia, baita Tropelako “Azkarretan azkarrenak” multzoko lehia. Hori eta hurrengo 11. etapak eman dezakeena podcast honetan biltzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso).

#404 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 7. etapa

Bigarren etapa garaipena Van Aertek (TJV)

Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa.

Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu baita bere bigarren etapa garaipena lortuz, Jumboren hirugarrena. Saganek maillot berdea eskuratzearekin konformatu beharrean suertatu da gaurkoan Bennett atzean utzita berriro ere buruan jarri baita.

Gaurko etapan emandakoa eta biharko 7. etapak eman dezakeenaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik hemen duzue gure podcasta.

#400 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 3. etapa

Ewan (LTS) nagusitu da Tourreko 3. etapan

2020ko Frantziako Tourrek 3. etaparen errepaso honetan gidoia bete eta esprintean amaitu da etapa. Azkarrena Ewan (LTS) izan da eta gaurko etaparen ondoren maillot aldaketa bakarra erregulartasunaren berdearena izango baita Saganek (BOH) eskuratu baitu. Mendikoaren lehian, berriz, Cosnefroyk (ALM) eutsiko dio Perezek (COF) jaitsieran erori eta lasterketa utzi beharrean izan baita. Hau eta biharko etapan izan daitekeenaren inguruan mintzo da Iban Hernandez (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#203 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, Matthewsek (SUN), maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen ondorioz.

Egoitzek gogora ekartzen du nola Tropela Elkarteak 4 urtetan OCETArekin elkarlanean aritu ondoren harremanak eten egin direla.

#202 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 15. etapako mini podcast hau grabatzeaz. Bertan erdi mailako mendateak zituen etapan izandako gorabeherak kontatzen ditu: Froomen (SKY) matxura, AG2R taldearen saiakera, Quintanaren (MOV) ezina, Barguilen (SUN) joa mendiko puntuak jasotzeko, baita taldekide den Matthewsena (SUN) ere maillot berdearen lehian,… eta nola ez, Mollemaren (TFS) erasoa eta etapa garaipena.