#298 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 16. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da gaurkoan eta Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast hau grabatu du bertan geratutakoaren kronikatxo moduan. Bertan Egoitzek nola aurrez emandako asmoei jarraituz, Dennisek (BMC) etapa garaipena lortu duen, bere edizio honetako bigarrena. Gainera indartsu BMC taldea izan ere Rosskopf (BMC) taldekidea bigarren sailkatu baita. Hirugarren izan dugu lehen euskalduna, Jonathan Castroviejo (SKY).

Sailkapen nagusikoen lehian, liderra beraren sendotasuna aipatu behar. Simon Yatesek (MTS) aldera ireki du Valverderekiko (MOV) eta lidergoa sendotu. Sorpresen artean Kruijswijkek (TLJ) eta Masek (QST) egin duten erlojupeko izugarria izan dira.

Trena bizitzan behin pasatzen da bakarrik (edo ez)

Doumolin

Trena bizitzan behin bakarrik pasatzen dela esan ohi da. Batzuetan, esaera betetzen da eta beste batzuetan, esaera askorekin gertatzen den bezala, ez. Duela bi urte, Mikel Landak Giro paregabea egin eta podiumean bukatu zuen-Contador eta Aru taldekidearen atzetik-. Zale askok pentsatu zuten urte hartako txirrindulari indartsuena izan zela -erakustaldiak eman zituen mendiko etapetan- ondorengo urtean maglia arrosa etxeratu behar zuela. Zoritxarrez, Skyko txirrindularia gaixotu zen 2016ko Giroa hasita zegoela, eta proba utzi behar izan zuen. Adio ilusioei di-da batean. Aurten ere, ikuskizun zegoen, baina eroriko malapartatu batek ezer ezean utzi zuen bere itxaropena, eta baita zale askorena, noski. Lortuko al du Mikel Landak Giroa edo beste itzuli handi bat irabaztea? Gaztea da oraindik -27 urte-, baina faktore askok bat egin behar dute horrelako lasterketa bat irabazi ahal izateko: sasoi betean egotea, aurkariak horren ondo ez egotea, zorte txarrak inori eragitekotan besteei eragitea, eguraldia bera -aurtengo Giroan euria egin al du?- .

Landa izan genuen indartsuena duela bi urte eta iaz, Kruijswijk. Herbeheretarrak zur eta lur utzi gintuen, eguna joan eguna etorri, gero eta sendoago baizegoen, Nibali bera gogaitzeraino. Harik eta izotz puska baten kontra joan zen arte, itzulia bukatzeko pare bat etapa zail gelditzen zirenean. Kruijswijkek ez zuen amore eman eta Milanera iritsi zen, baina Giroak ihes egin zion. Iazkoa ikusirik, Lotto-Jumboko ziklista faboritoen artean zegoen Italikao Itzulia hasi aurretik, baina azken aurreko etapan, ondoezik, etxerako bidea hartu du. Haren kasuan ere zaila da jakitea goia jo ote zuen pasa den urtean.

Dumoulinen kasua kontrakoa da. Duela bi denboraldi Espainiako Vueltak hatz artean ihes egin zion azken aurreko etapan. Nork eta Aruk kendu zion. Nork eta Giroak izandako hutsunerik handienak -zendutako Scarponi ere gogoan, noski-. Batek daki zer gertatuko zen Aruk parte hartu izan balu, baina teorian behintzat oso kate motzean lotu beharreko beste aurkari bat izango zen Dumoulinentzat, kontrario gehiegi akaso Milanera onik iristeko. Kontuak kontu, herbeheretarrak trena bere aurretik bigarren aldiz igarotzen ikusi du, eta oraingoan bai, ondo heldu dio. Bidaia on, Tom!

Argazkia: Univision

#141 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 6. etapa

Podcast honetan 2016ko Vueltako 6. etaparen laburpena aurkituko duzue, hau ere Ibanen (@piban) eskutik. Etapa gogorra izan dela azpimarratzen du Ibanek, ihesaldian Omar Fraile (DDD) euskalduna zan duena baina ezin etapa gaipena eskuratu tropelean bestelako interesak baitzeuden. Garaipena Simon Yates (OBE) ingelesak lortu du gaurkoan.

#140 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 5. etapa

2016ko Espainiako Vueltako 5. etaparen laburpenaz Iban (@piban) arduratu da. Podcast honetan Kruijswijkek (TLJ) eta Bakelandtsek (ALM) izan duten erorikoari eman dizkio minuturik gehien izan ere erorikoa bide ondoan kendu gabe zegoen poste batek sortu baitu. Eztabaida, beraz, berriro ere mahaigainean.

#138 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 3. etapa

Gaurkoan Raulek (@raulperezmartin) kideak hartu du Vueltako 3. etaparen minipodcast hau grabatzeko txanda. Bertan Ezaron amaitu den etaparen laburpen motza bezain kondentsatua egiten du. Etapa garailea Geniez (FDJ) eta faboritoen artean segundoak galtzen Contador (TNK) eta Kruijswijk (TLJ).