Dumoulinek engainatu nau

Dumoulin lider Espero nuen bai Dumoulinek lehen erlojuaren kontrako etapa irabaztea, batez ere etxean jokatzen zela ikusita. Hala ere ehuneko bateko tartea atera zion Roglic-i – sorpresa izan zen, baita niretzat tropelan bainuen!! -. Kontuak kontu, kalkuluen barruan zen Dumoulinek etapa irabaztea eta maglia arrosa janztea.

Dumoulin kinielan ez dugunok gainsarien zain ginen. 10 segundo dira etapa irabazlearentzat eta horretaz baliatuta Kittelek etapa eta lidergoa eskuratu zituen Herbehereetako azken etapa. “Eskerrak!” pentsatu nuen nire baitan. Gauzak espero bezala, tropelan %-ko gutxi atzean izanda ere.

Asteartean, ordea, Dumoulin berriro ere lider jarri zen Kittelek ez baitzen tropelaren erritmoa jarraitzeko gai izan. “Tira, hau ere kalkulatuta genian, Egoitz”. Eta halaxe zen, Dumoulin “paretik kentzeko” etapa ostegunekoa izango zelakoan bainintzen. Hala esan zuen behintzat herbeheretarrak prentsaurrekoren batean, “ni erlojuaren kontrako etapak lehiatzera joango naiz, ez sailkapen nagusia”.

Ba engainatu nituen Dumoulinek. Osteguneko etapan erasoak jotzen bera izan zen indartsuenen pare, eta orain bigarrenari 26 segundo ateratzen dizkio. Noski, berriro ere alde biharko erlojuaren kontrako saioa du.

Dagoeneko 460 puntu atera ditu, gaur lidergoari eutsiko dio, bihar etapa irabazi eta lider,… atseden egunera iristerako beste ia 200 puntu batuko ditu.

Bai, #tropelafaktorea-k eragin zuzena izan du idatzi honetan. Baina seguru Dumoulin hartu ez duzuenok, %32,3ak, ondo ulertuko duzuela zertaz ari naizen.

Argazkia: http://www.giroditalia.it

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.