Euskaltel: -7 +2

Eskaltel-EuskadiZubek aurreratu zigun Unai Etxeberria eta Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadin ez zutela jarraituko eta Egoi Martinezek aukerak zituela taldean izateko hurrengo urtean beranduago konfirmatu zen bezala. Aste honetan -2 +1 eragiketei -5 +1 eragiketak gehitu behar zaizkie, eta beharbada +2.

-5 horiek Joseba Zubeldia, Iban Mayoz, Aketza Peña, Iban Iriondo eta Unai Uribarrik osatzen dute. Haimar Zubeldiaren anaiak 7 denboraldi burutu ostean eta kontratua berritu ez diotenez, txirrindularitza utziko du seguruenik “ikusita txirrindularitzaren egungo egoera zein dek” Euskadi Irratian esan zuenez. Peñak gogoratzen baduzue Giro utzi behar izan zuen positibo eman zuen baitzuen Trentinoko Giroan (oraindik ez dakit kontraanalisiek zein emaitza eman zuten) eta taldetik banatu zuten. Mayozi buruz esan nire ustez nahikoa denboraldi txukuna egin duela, baina garaipenik ez. Ez dakit hori izan den erabakia hartzearen arrazoia, baina objetiboki hori esan dezakegu. Iriondo eta Uribarririk ez dakit behar besteko aukerarik eman zaien, baina hori arduradunek jakingo dute.

+1 eragiketari dagokionez Javier Aramendia 21 urteko gazte nafarra izango da Orbeatik Euskaltel-Euskadira pasako dena.

Egia esanda ez nago oso gustura mugimendu hauekin. Baja gehiegi iruditzen zaizkit urte berean izateko eta batzuek beste aukera bat merezi zutelakoan nago. Gutxienez ia beste talderen batean lekua aurkitzen duten aipatutako gehienek merezi baitute.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.