10 lehiaketa izango dira 2012an Tropela.net-en

Orain astebete inguru jarri genuen 2012rako lehiaketen inguruko galdeketa. Bertan, aurten olinpiar jokoak jokatuko direnez, Londreseko Olinpiar Jokoak ere lehiaketen artean sartzeko aukeraz galdetzen genizuen. Baina ez hori bakarrik, izan ere Olinpiar jokoak direla eta, Donostiako Klasikoa atzeratu egin dute egutegian eta horrek Vuelta eta bien artean 4 eguneko tartea besterik ez digu uzten. Ondorioz zalantza sortu zitzaigun eta egokiena zuei galdetzea zela iruditu zitzaigun.

Galdeketaren emaitza argia izan da: bi lehiaketak Tropela.net-en izatea nahi duzue (296 boto, %86,3a). Beste aukerak, Londreseko Olinpiar Jokoak ez lehiatzea (18 boto, %5,25a) eta Donostiako Klasikoa ez lehiatzea (29 boto, %8,45a), alboratuak geratzen dira horrenbestez. Eskerrik asko galdeketan parte hartu duzuen guztioi.

Dagoeneko egutegia zehaztuta, ikusgai dituzue 2012an izango diren lehiaketa guztien zerrenda eta datak. Lehenengoa Paris-Niza izango da eta 20 egun inguru barru irekiko dugu kinielak egiteko epea. Adi beraz, laster hasiko da eta denboraldia!!