#447 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 21. etapa

Geoghegan Hart (IGD) dugu 2020ko Italiako Giroko irabazlea

2020ko Italiako Giroko 21. etapa honekin amaitu da aurtengo bigarren itzuli handia. Erlojuaren kontrako saioan, espero bezala Gannak (IGD) lortu du etapa garaipena, bere 4 garaipena Giro honetan. Horretaz gain, ordea, INEOS taldeak, Geoghegan Hartek (IGD) Hindleyri (SUN) ateratako denbora tarteari esker, egungo txapeldun berria dugu. INEOSek, beraz, egun borobila gaurkoan. Podiuma Keldermanek (SUN) osatu du. Pello Bilbaok (TBM), aldiz, Almeidak (DQT) egin duen erlojupeko bikainaren ondorioz, postu bat galdu eta 5. amaitu du azkenean.

Hau eta Tropelako puntuaketa nola geratu den kontatzen digu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#444 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 20. etapa

Geoghegan Hartek (IGD) bere bigarren etapa garaipena lordu du

2020ko Italiako Giroko 20. etapa Giro honetako faboritoen artean erabaki da eta helmugan azkarrena Geoghegan Hart (IGD) izan da Hindley (SUN) australiarraren aurretik. Britaniarrak bere bigarren etapa garaipena lortu badu ere, australiarrak maillot arrosa jartzea lortu du nahiz eta biaka ala biak sailkapen nagusian denboraz berdinduta izan. Aurtengo Giroa, beraz, biharko erlojupekoan erabakiko da.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#434 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

Geoghegan Hartek (IGD) etapa garaipena lortu du Giroko lehen mendiko test garrantzitsuan

2020ko Italiako Giroko 15. etapan garaipena Geoghegan Hartek (IGD) lortu du, taldearentzat 5. etapa garaipena aurrez Gannak (IGD) 3 irabazita eta Narvaezek (IGD) bat. Sailkapen nagusikoen artean indartsuen Kelderman (SUN) agertu da, baina Almeidak (DQT) galera kontrolpean izanda, arrosari eustea lortu du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu