#519 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 10. etapa

Storer-ek (DSM) bigarren etapa garaipena berriro ere ihesaldian indartsuena izanda

Ihesaldi mardulak bide eginda, eta akaso tropel nagusiari denbora tarteak eskuetatik joanda, gaur ere ihesaldian izan den Storer (DSM) australiar gazteak etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da Roglicek (TJV) berak erasoa jota, nahiz eta gero lurrera ere erori den. Edozein kasutan, faboritoen artean denbora tarteak izan badira ere, ihesaldian zen Eikingek (IWG) jantzi du maillot gorria. Ezin aipatu gabe utzi Alex Aranburu (APT) eta Julen Amezketa (CJR) ihesaldian izan ditugun euskal ordezkariak izan direla.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#518 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 9. etapa

Carusok (TBV) erakustaldia emanda lortu du etapa garaipena

Ihesaldiak bide eginda, erakustaldia eman du Carusok (TBV), aurtengo Giroan podiumean izan den txirrindulari italiarrak. 70kmren faltan ihesaldiko kideei erasoa jo eta helmugaraino, sailkapen nagusiko oilarren erritmoa nahikoa izan gabe, etapa garaipena lortzeko. Gainera mendiko sailkapenean ere lider jarri da. Aipatzeko ihesaldi berean Julen Amezketa (CJR) izan dela. Sailkapen nagusiari dagokionez, Roglic (TJV) eta Mas (MOV) izan dira indartsuenak. Hautagai Nagusiko gainontzekoei dagokionez, Adam Yates (IGD) izan da Ineoseko onena gaurkoa eta Bernalek (IGD) ahuleziak erakutsi ditu. Carapaz (IGD) atzerago sailkatu da, baina guztietan okerren Mikel Landa (TBV) izan da. Murgiakoa portuaren hasieran erritmoa jarraitu ezinik lasterketa irabazteko lehiaz kanpo geratu da.

Gaurko etapak emandakoak eta etzikoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#514 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 3. etapa

Ihesaldiak bide eginda, Taaramaek (IWG) etapa eta lidergoa eskuratu ditu Vueltako 3. etapan

Goian amaitzen zen lehen etapa izan da Vueltako 3. etapa. Zortziko ihesaldi bat osatu zen, tartean Julen Amezketa (CJR), eta aurrera egiteko gai izan ziren atzean tropel nagusikoek behar beste ez baitzuten tartea jan igoerari ekin aurretik. Zortzikote horretan indartsuena Taaramae (IWG) izan zen eta etapa garaipena lortzeaz gain, sailkapen nagusian lider jarri da. Faboritoen artean aipatzeko Carapazek (IGD) denbora galdu zuela da.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu