Izagirre, Zubeldia… eta Voeckler

Duela urte batzuk, klasiko handietan bikain moldatzen zen zilklista zuen Frantziak: Duclos Lasalle. 38 urterekin irabazi zuen aurrenekoz Paris-Roubaix. Hurrengo urtean, lasterketaren bezperan honako titularra kaleratu zuen L’Equipe egunkariak: Eta berriro ere irabaziko balu? Ba Duclos Lasallek irabazi zuen karrera hura eta biharamuneko azalean Egin du! kaleratu zuen L’Equipek. Antzeko zerbait egin lezake L’Equipe Europcar taldeko ziklistarekin, Thomas Voecklerrekin. Continue reading “Izagirre, Zubeldia… eta Voeckler”

#67 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Bigarren asteari errepasoa

Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
– Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
– Sailkapen ezberdinei errepasoa.
– Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
– Geratzen diren bost etapei begirada.

Alpeak, berde-berde

Atzo Voecklerrek irabazi zuen etapa eta gaur, Europcar talde berdearen beste kide batek: Rollandek irabazi du Alpeetako etapa nagusia. Lehen kilometroetan sortutako ihesaldian sartu da frantziarra eta azken bururaino eraman du. Tourreko sailkapen nagusia lehiatzen ari direnei dagokienez, elkarrekin iritsi dira Froome, Wiggins Nibali eta Van den Broeck. Evansek minutu eta erdi galdu du talde horrekiko eta Haimar Zubeldiak hiru minutu.Beste behin ere etapa labur batek ikuskizun handia eskaini du. 150 kilometro eskasetan hiru mendate jarrita, erasoak izan dira hasiera-hasieratik. 250 kilometrokoak baino eraginkorragoak eta ikusgarriagoak dira etapa hauek, benetan. Joan den urtean oso antzekoa izan zen L’Alpe d’Huezen bukatu zena Telegraphe, Galibier eta L’Alpe d’Huez bera igo zituzten eta Rollandek irabazi zuen gaur bezala. Continue reading “Alpeak, berde-berde”

#66 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Lehen asteari errepasoa

Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gainera podcast honetan Haimar Zubeldiari atseden egunean egindako elkarrizketa duzue entzungai.

Ondorengo edukia aurkituko duzue podcast honetan:

Haimar Zubeldiari egindako elkarrizketa.
– Euskal txirrindulariak.
– Sky taldearen nagusitasuna. Espero zen?
– Zein talde dira Sky sendo honi aurre egiteko gai?
– Faboritoak, bai kanpotik eta baita tropeletik bertatik ere.
– Beste izen propio batzuk: Sagan, Pinot, Cavendish eta Greipel.

Argazkia: radioshacknissantrek.com

Zerua oskarbi dago

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.

Continue reading “Zerua oskarbi dago”