#192 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 5. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 5. etaparen mini podcast hau aurkezten digu. Bertan nola BMCek eta SKYk ihesaldia kontrolpean izan duten kontatzen digu. Ihesaldia aukerarik gabe geratu eta faboritoen artean Aru (AST) gailendu dela kontatzen du bertan.

#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.

#184 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 20. eta azken aurreko etaparen mini podcast hau. Bertan Pinotek (FDJ) etapa irabazi duen baina nola eskalatzaileek lasterketa irabazteko aukera nola galdu duten ere bai. Azken etaparen aurretik sailkapen nagusi gehienak dagoeneko erabakita, errepasoa ematen die.

#173 Tropela podcastak: 2017ko Emakumeen Bira

Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko Emakumeen Bira aztertzen dute, batez ere kinielari dagokionez. Oraindik ere lasterketa ez da UCI WorldTour egutegiko parte baina bertan entzungo duzuen moduan merituak egiten ari da antolakuntza hala izateko, nahiz eta oraindik ez den eta hori partaidetzan antzeman.

#171 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 8. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 8. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Podcastean Gorka Izagirrek (MOV) garaipen garrantzitsu hau nola lortu duen kontatzen du baita Mikel Landaren (SKY) mugimendua aztertu ere.