#226 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 15. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek atseden egun aurreko etapa garrantzitsuan ihesaldiak protagonismoa izan badu ere, faboritoen tropeletik aurrera eginda Lopezek (AST) etapa garaipena lortu duela kontatzen digu. Faboritoen artean mugimenduak izan badira ere, Froomek (SKY) lider jarraitzen du. Bihar atseden eguna.

#222 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 11. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 11. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Faboritoen lehen test garrantzitsua izan dela kontatzen digu Ibanek, baina ezustekoak ere izan direla. Horien artean Miguel Angel Lopez (AST) kolonbiarra Froome (SKY) eta Nibaliren (TBM) aurretik etapa irabazteko gai izan dela da. Froomek (SKY) jarraitzen du gorriz.

#220 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 9. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiko Vueltako 9. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Atseden egunaren bezperan, Cannondale taldeak ez zuen ihesaldia iristerik nahi eta hala jardun du lanean etapa guztian zehar. Azken igoeran, ordea, liderrak beste kolpe bat eman du eta lidergoa sendotzeaz gain etapa garaipena lortu du Froomek (SKY).

#219 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 8. etapa

Iban (@piban) arduratu da gaurko 2017ko Espainiako Vueltako 8. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan eguneko ihesaldiak protagonismoa izan duela kontatzen du eta garaipena Alaphilippe (QST) frantziarrak lortu duela. Faboritoen artean ere mugimenduak izan dira eta gaur indartsuen Froome (SKY) liderra eta Contador (TFS) agertu dira.

#209 Tropela.eus podcastak: 2017ko Donostiako Klasikoa

Podcast hau Iban Hernandezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan aurtengo ibilbidea luzeagoa (231km) eta mendate puntuagarriago gehiago baditu ere, azken edizioetakoa bezalakoa dela diote. Kinielari ere errepasoa ematen diote, baina oraindik zerrenda behin-behinekoa denez, izen propioak baino kinielak egiteko irizpideak ematen dituzte.

Argazkia: Tim de Waele