#89 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Henao erlojuaren kontraPost honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Euskal Herriko Itzuliari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:

Ibilbideari errepasoa: betiko egitura du aurtengo Itzuliak, baina badu aurtengoak zerbait bereizgarria
itzulia.net webgune berria. Tropelak antolakuntzarekin elkarlanean garatutako proiektua
Hautagaiak nagusiak: bakarra aukeratzeak sortzen duen zailtasuna
Beste hautagaiak: erlojuaren kontrako azken etapa zenbateraino hartu behar dugu kontutan?
Azkarrak: bi motatako azkarrak bereizten dituzte solaskideek
Besteak: euskaldun gehienak azken multzoan daude, eta tartean taldeburu izango direnak
Continue reading “#89 Tropela.net podcastak: Euskal Herriko Itzulia 2014. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

#82 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa (bi podcastak)

Hemen duzue berriki grabatutako txirrindularien inguruko podcasta entzungai. Bertan Iosu Garatek (@iosugarate), Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue. Beherako ibilbidearen podcasta ere aurki dezakezue, Raul Perezek (@raulperezmartin), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) orain egun batzuk grabatu zutena.

Txirrindularien azterketa

Podcast honetan sakon jorratu dira ondorengo gai hauek:

– Hautagai nagusiak: Froome (SKY) eta Contador (TBT)
– Podiumerako hautagaiak: multzo honetako norbaitek sorpresa eman eta Tourra bereganatuko ote du?
– Aurrean ibiltzekoak: nor hartu, sailkapen nagusiaren lehian izango dena ala etapa garaipenak ziurta ditzakeena? Aipatutako adibideen artean T.Martin (OPQ) edo Voeckler (EUC) aurkitzen dira.
– Azkarretan azkarrenak: Sagan (CAN) eta Cavendishen (OPQ) arteko aukeraketara mugatzen dira solaskideak. Baina zein hartu?
– Azkarrak: aurreko multzoan aukeratutakoaren arabera egin beharko litzateke aukeraketa solaskideen arabera.
– Muinoetan azkarrak: multzo berri honek joko pixka bat ematen duela diote solaskideek.
– Beste azkarrak: bertan taldeetako esprinter nagusiak eta bideratzaileak aurkitzen dira. Baina zein irizpide erabili aukeraketa egiteko?
– Besteak: hona iritsita dagoeneko 16 txirrindulari aukeratu behar izan dira. 16 horien aukeratutakoaren baitan, oreka bilatzeko baliatu behar da multzo hau solaskideen arabera.

Ibilbidearen azterketa

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Aurtengo edizioa 100. edizioa da. Horrek ibilbidean eragina izan du
– Lasterketaren egitura aztertzen da ibilbideari dagokionez
– Aurtengo edizioko berritasunak

#65 Tropela.net podcastak: Frantziako Tourra 2012. Txirrindularien azterketa

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindularien azterketa egiten dute podcast honetan.

Kiniela egiterako orduan zalantzak? Solaskideen iritziak lagungarri izan dakizkizueke.

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.