Puntuazio sistemaAurtengoa Tropelaren 13. denboraldia izango da eta sare sozialetan askotan aipatu dugun moduan, irrikaz gaude denboraldi berri honi ekiteko. Ea orain artekoak besteko oparoa izaten den!

Denbora luze honetan hobekuntza eta egokitzapen lanetan aritu izan gara. Oraingo honetan puntuazio sisteman doitze batzuk egitea egokitu zaigu eta post honen bidez aldaketa horien berri eman nahi dizuegu, nahiz eta ikusgai dituzuen puntuazio sistemaren atalean.

Lehen aldaketa taldekako sailkapenari dagokiona da. Itzulien amaieran taldekako sailkapena irabazten duten taldeko txirrindulariei puntuak ematen dizkiegu, beti ere txirrindulari horrek itzulia amaitu badu. Orain arte bai 3 asteko itzulietan bai astebetekoetan, 50 puntu ematen genizkion txirrindulari bakoitzari. Hemendik aurrera, ordea, 50 puntu izango dira 3 asteko itzulian eta, aldiz, astebetekoan 35 puntu.

Bigarren eta azken aldaketa euskaldunen puntuena da. Puntu hauek ere amaieran ematen dira sailkatutako lehen euskaldunari beti ere lehiaketan batek baino gehiagok hartzen badute irteera. Lehen euskaldunari lehiaketa guztietan ematen dizkiogu puntuak, 3 astekoetan, astebetekoetan eta baita egun bakarreko lehiaketetan ere. Azken hau da doitu duguna izan ere astebeteko eta egun bateko etapetan puntu kopuru bera ematen genion lehen euskaldunari, 50 puntu hain zuzen ere. Hemendik aurrera, ordea, egun bakarreko lasterketatan 40 puntu banatuko ditugu. Beste bi kasuetan berdin geratuko da, hau da, 100 puntu lehen euskaldunarentzat 3 asteko lehiaketetan eta 50 puntu astebetekoetan.

Ea ba aldaketa hauek puntuen banaketa orekatuago bat ahalbideratzen duten. Guk hala uste dugu. Edozein kasutan ere aldaketa ez da nabarmena izango, baina seguru zenbait tropeltxoetan “photo finish”-arekin erabakitzen den horietan antzemango dela.

Zorte on guztioi denboraldi berri honetan!

Argazkia: Andrey Branch