#180 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 16. etapa ikusgarriaren mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen du nola Mikel Landak (SKY) eskura izan duen garaipena etapa bikain bat lehiatu ondoren. Azkenean garaipena Nibalik (TBM) kendu dio. Eta faboritoetan inoiz ikusi gabekoa, etapako mendaterik garrantzitsuenean Giroko liderra, Dumoulin (SUN), bide bazterrean beharrak egiten.

# 178 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan nola Dumoulin (SUN) Oropako gainean etapa garaipena lortu eta lidergoa sendotzeko gai izan den  kontatzen digu. Mikel Landa (SKY) ere faboritoen artean izan dela ere nabarmentzen du.

#175 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 11. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola egun guztian protagonista izan eta gero Omar Frailek (DDD) etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Horretaz gain Mikel Landa (SKY) errekuperatu bat eta sailkapen nagusikoak nola ikusten dituen kontatzen digu.

#174 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatu du. Etapa honetan bakarkako erlojuaren kontrako saioa izan dute txirrindulariek eta bertan indartsuena Dumoulin (SUN) izan da.

Txirrindularitza eta edertasuna

DumoulinBizikleta gainean makurtuta, bizkarra biribilduta doazen ziklistak gustatu izan zaizkit gehien betidanik. Ez derrigor karrera gehien irabazten dituztenak, baizik eta ikusteko gozagarriak direnak, nolabait esan, bizikleta gaineko gentleman-ak, edo gurpil gaineko Ryan Goslingak. Bob Jungels eta Tom Dumoulin dira gaur egun gehien liluratzen nauten ziklistak, biak ere 50. hamarraldiko film batetik atereak diruditen karreristak. Lehena, Jungels, da eleganteena, bai postura aldetik eta bai janzkera aldetik gehien zaintzen denetako bat. Aukera duen bakoitzean kaskoa erantzi eta bere vintage orrazkera erakusten du, Ray-ban markako betaurrekoak eramaten ditu, eta, oro har, sedukzio paperean guztiz sartuta egoten den karrerista da luxenburgotarra. Ez dezala inork pentsa, horregatik, bizikleta gainean despistatuta ibiltzen denik, iazko Giroan erakutsi zuen bezala, hortzak estutzeko garaian kirolari sakrifikatuenen pare ibiltzen baita, (kirol alorrean ere) nabarmentzeko antsiaz. Erlojuaren kontrako ziklista brillantea da, dudarik ez da, eta maldan gorakoan gabezia handi xamarrak dauzkan arren, nik uste askoren buruan dagoela Jungels itzuli handietarako gizona izan daitekeen ideia. Continue reading “Txirrindularitza eta edertasuna”