579 Tropela.eus podcastak: 2025eko Frantziako Tourra

Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena.

Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro), Egoitz Lizaso (@elizaso) eta beste gonbidatu ez organiko bat izan dute, kinielak zeintzuk hartu beharko liratekeen laguntzen izan dena – edo ez laguntzen 😉-. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen!

Podcastera harpidetu

#397 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra

Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra.

Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira solasaldi honetan aurtengo Tourrerako beharrezko informazio eta eztabaida gaiak podcast honetan biltzen.