#516 Tropela.eus podcastak: 2021eko Espainiako Vuelta. Errepasoa – 7. etapa

Storer (DSM) australiar gazteak irabazi du Vueltako lehen eta menditsua

Gaur jokatu da Vueltako 7. etapa, sailkapen nagusiko gizonentzat lehen etapa “serioa”. Bertan ihesaldiak bide egin du eta Storer (DSM) gazteak lortu du meritu osoz etapa garaipena. Ihesaldi mardulean sailkapen nagusian lidergoa hartzeko aukera zute txirrindulariak ziren, tartean Großschartner (BOH), baina Jumbok lana ondo egin eta Roglicek (TJV) gorriari eusten dio. Bajei dagokionez, besteak beste, gaurkoan Carthyk (EFN, %84,1ak du Tropelan) eta Valverdek (MOV, %12,3ak du Tropelan), azken honek eroriko baten ondorioz. Biak ala biak Hautagaiak multzoan genituen.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#458 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

Gauduk (GFC) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan amaituko du

2020ko Espainiako Vueltako 17. etapa erabakigarria Gaudu (GFC) frantziarrak irabazi du Mäder (NTT) eta Ion Izagirreren (AST) aurretik helmugaratuta. Hiruak eguneko ihesaldian izan dira, baina atzean Vuelta erabakitzeko zegoen. Carapazek (IGD) zirrara eragin dio etapari erasoa jo eta Roglic (TJV) atzean uztean, baina ez du nahikoa tarte lortu eta bigarren amaituko du Vuelta honetan ekuadortarrak. Roglicek (TJV), horrenbestez, Vuelta poltsikoratuko du eta Carthyk (EF1) podiumean amaituko du.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#453 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 12. etapa

Carthyk (EF1) etapa garaipen handia lortu du l’Anglirun

2020ko Espainiako Vueltako 12. etapa mendiko etapa garrantzitsua izan da eta bertan sailkapen nagusiko txirrindularien arteko lehia estua ikusi dugu l’Angliruko malda gogorretan. Indartsuena Carthy (EF1) izan da eta Carapazek (IGD) tartetxoa lortuta Roglicekiko (TJV), lidergoa berreskuratu du.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#369 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 6. etapa

Jesus Herradak (COF) Vueltako 6. etapa irabazi zuen

Atzoko Espainiako Vueltako 6. etapan protagonista ihesaldia izan zen. Etapa garaipena lortu zuena Jesus Herrada (COF) izan zen. Iheskide izan zen eta bigarren sailkatu zen Teuns (TBM), berriz, lortutako errentari esker lasterketako lider berria da.

Alde mingotsa Uran (EF1), Carthy (EF1), Roche (SUN) eta Victor De la Parte (CPT), orain arte sailkapen nagusian lehen euskalduna genuena, eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan ziren. Gaur jakin dugunez Formolok (BOH) ere ez du irteera hartuko.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan

Podcastera harpidetu

#331 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

Azken astean sartuta, 2019ko Italiako Giroko 16. etapan Mortirolo igo beharra izan du tropelak. Ihesaldiak etapa honetan bere bidea egin du eta Cicconek (TFS), aurtengo Giroko protagonistetako batek, mendiko puntuak zakuratzeaz gain, etapa garaipena lortu du Hirtekin (AST) helmugaratuta. Faboritoen artean indartsuenak Movistarreko Carapaz (MOV) eta Mikel Landa (MOV), Bahreineko Nibali (TBM), Education Firsteko Carthy (EF1) eta Dombrowski (EF1), eta zertxobait atzeratuago helmugaratu bada ere, Miguel Angel Lopez (AST) izan dira. Roglicek (TJV) 1’22” galdu ditu faboritoekiko Mollema (TFS) eta Yatesekin (MTS) batera.

Hau guztia eta 17. etapak eman dezakeena Iban Perezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan.