Tropela Elkartea Espainiako Vueltako 19. etapa zuzen zuzenean jarraitzen ari da. Bero handia egiten du Bilbon, eta txirrindulariak 17:30ak aldera helmugaratuko dira. Aurretik bi aldiz igo beharko dute El Vivero 2. mailako mendatea. Ez da aldapa luzea baina tropela sakabanatu daiteke bertan. Igor Antonek ondo baino hobeto ezagutzen du igoera bertan entrenatzen baita.
Continue reading “Tropela Bilbon”
Etiketa Artxiboak:Igor Anton
#51 Tropela.net podcastak: Vueltako 2. atseden eguneko errepasoa
Raul Perez (@raulperezmartin), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren bigarrren atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
– Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa
– Cobo eta Geox taldearen protagonismoa
– Euskaldunak nola ikusi ditugun
– Gure Tropelan lider aldaketa:liher23
#50 Tropela.net podcastak: Vueltako 1. atseden eguneko errepasoa
Iosu Garate (@iosugarate), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasorek (@elizaso) 2011ko Vueltaren lehen atseden egun honetan orain arte gertatutakoari errepasoa egiten diote. Ondorengo gai hauek jorratzen dituzte:
– Etapaz etapa garaile eta liderrei errepasoa
– Salamancako erlojuaren kontrako saioak izandako eragina faboritoen artean
– Euskaldunak nola ikusi ditugun
– Bitxikerien atalean toponimia kontuak mintzagai
– Gure Tropelari begiratuta lider doanaren kinielarekin faborito sendoa dela zalantza gutxi: luixa
Igor Anton etsita?
Gaurko etaparen ondoren nahiko garbi geratu da Galdakaoko txirrindularia lehen aste honetan ez dagoela behar zukeen moduan. Atzo 1:30 inguru galdu bazuen, gaurkoan ia minutua izan da. Sailkapen nagusian Puritorengandik 2:47ra aurkitzen da. Askotxo ezta?
Etapa aurretik egindako adierazpen batzuen arabera “podiuma urruti” ikusten zuela zioen atzoko galeraren ondoren. Gaurkoa gehituta sailkapen nagusiari agur esan diola esango nuke. Bestela non errekuperatu galdutako denbora?
Talde laranjan, argi gorria
Morenok irabazi du Sierra Nevadako gainean eta Chavanel lider jarri da. Igor Antonek minutu eta erdi galdu du faboritoen tropelarekiko; Mikel Nieve eta Haimar Zubeldia onenekin helmugaratu dira. Continue reading “Talde laranjan, argi gorria”