Tropela Elkartea Espainiako Vueltako 19. etapa zuzen zuzenean jarraitzen ari da. Bero handia egiten du Bilbon, eta txirrindulariak 17:30ak aldera helmugaratuko dira. Aurretik bi aldiz igo beharko dute El Vivero 2. mailako mendatea. Ez da aldapa luzea baina tropela sakabanatu daiteke bertan. Igor Antonek ondo baino hobeto ezagutzen du igoera bertan entrenatzen baita.
Gogoan izan sailkapen nagusia puri-purian dagoela izan ere Cobo eta Froomen artean 13 segundo besterik ez dira. Irauliko al du gaur SKYk sailkapen nagusia? Hau garrantzizkoa izango da Tropelako sailkapenean, nola ez!