Tropela

Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

Azken iruzkinak

  • Sarrera
  • Lehiaketak
  • Bloga
  • Elkartea
  • Arauak eta Galderak
  • Hondartzan
  • Denda
  • Berriak
  • Txioak
  • Pil-pilean
  • Artxiboa
  • Blogariak

Iruzkinak -

Egoitz

2011-08-25 01:20
  • Espainiako Vuelta
  • Euskaldunak
  • Iritzia

Igor Anton etsita?

Gaurko etaparen ondoren nahiko garbi geratu da Galdakaoko txirrindularia lehen aste honetan ez dagoela behar zukeen moduan. Atzo 1:30 inguru galdu bazuen, gaurkoan ia minutua izan da. Sailkapen nagusian Puritorengandik 2:47ra aurkitzen da. Askotxo ezta?

Etapa aurretik egindako adierazpen batzuen arabera “podiuma urruti” ikusten zuela zioen atzoko galeraren ondoren. Gaurkoa gehituta sailkapen nagusiari agur esan diola esango nuke. Bestela non errekuperatu galdutako denbora?

Purito hartzen dut erreferentzia moduan Igorren moduan Salamancako erlojuaren kontra denbora galduko dutenen artean izango baita. Eta esan bezala, dagoeneko ia 3 minutuko errenta ateratzen dio kataluiniarrak, askotxo. Atzo Raul Perez adiskideak “Talde laranjan, argi gorria” piztu zela zioen; zer esan gaurkoaren ondoren?

“Pertsonalitate ahulekoa” omen da Igor Anton. Hala esan du behintzat Gerrikagoitiak Teledeporten egin dioten elkarrizketan etapa jokatzen ari zela. Adierazpenok zuzendari batek esatekoak ez direla uste dut, baina egin egin ditu. Eta horrela bada, ez dakit ba Igor burua altsatzeko moduan izango ote den aurtengo Vuelta honetan. Etapa garaipenen bat lortzea ere zail, beraz. Oker izango ote naiz!!

Argazkia: lavuelta.com

Etiketak: Igor Anton, zuzendariak

« Talde laranjan, argi gorria
Liquigasen nagusitasuna agerian! »

Tropela

  • Elkartea
  • Publizitatea
  • Donazio bat egin

Azken lehiaketak

  • Romandiako Tourra
  • Ardenetako Hirukoa (e.)
  • Ardenetako Hirukoa (g.)
  • Paris-Roubaix

Txirrinteka

  • Tropela.eus bloga
  • Podcast-a

Jarraitu

  • RSS jarioa
  • Twitter
  • Facebook
  • Google+
  • YouTube
© 2005-2018 Tropela Euskara eta Informatika Elkartea - Lege oharra - Pribatutasun politika - Cookien politika