#199 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 12. etapa

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourreko 12. etaparen mini podcast hau grabatzeaz arduratu da. Bertan faboritoen artean Bardet (ALM) izan dela indartsuena azken maldan eta etapa irabazi duela kontatzen digu. Horretaz gain Froomek (SKY) denbora galdu du lidergoa galtzeraino. Orain Aru (AST) da lider berria.

#198 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 11. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 11. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Etapan zehar izandako gorabeherak kontatzen dizkigu, erorketak eta nola ez, etapa esprintean erabaki dela. Berriro ere Kittel (QST) nagusitu da esprintean. 12. etaparen ibilbideari ere errepasoa ematen dio.

#197 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 10. etapa

Ibanek (@piban) grabatu du 2017ko Frantziako Tourraren 10. etaparen mini podcast hau. Ibanek Tourra Bergeracen amaitzen den lehen aldia ez dela kontatzen digu gogoratuz euskaldun batek bertan etapa irabazi duela. Gaur, ordea, esprinta eta azkarrena, erraz berriro ere, Kittel (QST). Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)

Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak.

Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane Santesteban gipuzkoarra hedabideetan ikustera ohitu garen bitartean –albiste on eta ez hain onekin–, harrobi polita dugu gurean.

Eider Merino (Lointek) gazte bizkaitarra da belaunaldi berriaren eredu esanguratsua. Emakumeen Biran maila harrigarria erakutsi zuen Balmasedako txirrindulari txikiak. Errenteriako azken etapan onenekin aritu zen, eta laugarren bukatu zuen etapan, eta sailkapen nagusian. Iragan hurbila, oraina eta etorkizuna izan dugu hizpide berarekin.

Elite mailako zure lehen denboraldia egiten ari zara. Nabaritu duzu aldaketarik pasa den sasoitik?

Emakumeetan ez dago aldaketarik elite eta 23 urte azpiko kategorien artean, lasterketak berdinak direlako. Beraz, ez, ez dut ezer ezberdina nabaritu, bakarrik ez duzula 23 urtez azpiko mailaren saria jasotzen (barreak). “Eider Merino: “Nire burua munduko onenekin parez pare ikustea ikaragarria izan zen” (elkarrizketa)” irakurtzen jarraitu

#196 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 9. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 9. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Porte (BMC) eta Thomas (SKY) bezalako txirrindulari garrantzitsuak etxera joan beharra nola izan duten kontatzen du. Horretaz gain berriro ere etapa garaipena photofinishean erabaki dela eta bertan Uran (CDT) kolonbiarra Barguil (SUN) frantziarrari nola gailendu zaion kontatzen digu.