Atseden egunaren ondoren, eta jada Italiako lurretan, gaurko Italiako Giroa muino batean amaitzen zen. Etapa ikusgarria izan eta ohi bezala Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan etapa honetan jazo diren gertakaririk nabarmenenak. Etapa honetako garailea Wellens (LTS) izan da, Dennis (BMC) lidergoari eusteko gai izan da eta hautagai nagusien artean denbora galdu duena Froome (SKY) izan da.