Beste txirrindulari denboraldi bat amaitu da. Urtarrila inguruan kirol honetara zaletuok garenok pozik hartu genuen denboraldi berri honen hasiera. Urte pixka bat arraroa zen aurtengoa, hemen behintzat hainbesteko indarra duen Frantziako Tourreko azken zazpi ekitaldietako irabazle (eta nola irabazi gainera!!!) zen Lance Armstrong falta baitzen. Txirrindularitza Frantziako Tourretik haratago ikusten ez duenarentzat, erreleboaren urtea zen aurtengoa, Basso eta Ullrich hautagai nagusi izanik, eta Valverde, Mancebo, Vinokourov edo Menchov bezalako txirrindulariak beraien aukerak izango zituzten proba frantziarra ikusteko zain. Azkenean, Puerto Operazioa, lesioak edo sasoi puntu exkaxak medio, ez zen aurretik aipatzen ziren txirrindularien arteko borrokarik izan. Pereiro galiziarra nagusi azkenean (nik hala kontsideratzen dut behintzat, ez dakit zuek oraindik Landisen aldeko apustua egiteko gai ikusten zareten). “Joan zaigu “Armstrong ondorengo I. urtea”” irakurtzen jarraitu
Bukaera ezin hobea!
Uci ProTourrak larunbatean eman zion amaiera denboraldiari Lombardiako Giroarekin. Bettinik, ortzadar maillotari distira gehiaho emanez, erakustaldia eman zuen eta aurreko egunetan zendu zen bere anaiari garaipena eskaini ahal izan zion. Alejandro Valverde izan dugu sailkapen honetan jaun eta jabe, ordea. Bera izan da lehena eta Samuel Sanchez, Euskaltel-Euskadikoa bigarrena.
Asturiarrak oso indartsu amaitu du urtea. Espainiako Vuelta on baten ondoren, Zurich-eko Sari Nagusia irabazi eta bere garaipenik garrantzitsuena lortu du eta hori gutxi balitz, atzo Bettiniren ondoren bera helmugaratu zen eta ProTourreko Sailkapeneko bigarren postua ziurtatu zuen. 213 puntu alajaina!
Hori dela eta, UCIren ospakizunetan geratu behar izan zuen eta gaur Bartzelonan jokatu den bere proba kuttunetako batean ezin izan du parte hartu. Motjuic-eko Igoerarekin ematen zaio amaiera denboraldiari Espainiako estatuan (hemen, Txitxarroko jaitsierarekin egiten zen antzera. Jokin Ormaetxearen ezbeharra gertatu zenetik ez dela egiten uste dut) eta “Bukaera ezin hobea!” irakurtzen jarraitu
DVDari agur?
Jada hilabete batzuk aurrerago gogoz nintzen gai honi heltzeko, seguru bainago askok Blu-ray Disc eta HD DVD terminoak entzun dituzuela. Baina zer dira eta zer suposatzen dute?
Dakizuen bezala, multimedia aplikazio berriek eta definizio altuko telebistek informazio gehiago eskatzen dute, DVD batek gorde dezakeena baino gehiago. Beraz, DVDek baino gaitasun handiagoko diskoak beharrezko suertatu dira. Gogoan izan DVDaren aurretik CDa izan zela eta arrazoi beragatik DVDa merkaturatu zutela. Tendentzia argia da, “DVDari agur?” irakurtzen jarraitu
tropela.net: Munduko Txapelketa ere bai!
Zalantza batzuk izan ditugun arren gure bezero fidelenei sorpresatxo bat ematea erabaki dugu eta hori dela eta, aurten lehiaketek izan duten arrakasta ikusirik, Munduko Txapelketan ere lehiaketatxoa martxan jartzea erabaki dugu. Munduko Txapelketak fama handia du eta egun bakarreko proba luze eta gogorra izan ohi da eta nazioka jokatu ohi da. Irabazleak, urte osoan zehar ortzadar koloreko maillota eramaten du, munduko txapeldun denaren seinale.
Munduko Txapelketa egun bakarreko proba izaten denez, lehiaketa apur bat xelebrea izango da baina ikusiko dugu nola ateratzen den. Txirrindulari zerrenda eta arauak (arauak betikoak izango dira baina puntuazio taula aztertzea komeniko da) astelehen gauean prest izatea espero dugu, beraz, asteartetik igandera bitartean izango duzue Munduko Txapelketarako zuen taldea egiteko aukera. Taldea egiteko epea, beti bezala, proba hasten den orduan amaituko da, “tropela.net: Munduko Txapelketa ere bai!” irakurtzen jarraitu
Lehen itzuli handia Vinokouroventzat
Aurtengo Espainiako Vueltak badu jabea: Alexandre Vinokourov kazakhstandarra. Itzulia aurrera zihoan heinean hobera egin du eta mendiko lehen etapan onenekiko pare bat minutu galdu bazituen ere egunek aurrera egin ahala izugarrizko maila lortu du.
Hiru etapa garaipen lortu ditu atzo bertan 33 urte bete zituen gizonak: Bata azken kilometroan tropeletik ihes eginaz, bestea mendian eta bestea, atzoko erlojupekoan. Eta beste pare bat etapa oparitu ditu (Danielson eta Kashechkin-i). Baina bere jarrera erasokorrari esker eta Alejandro Valverderekin izan duen lehia estua zela eta etapa politak ikusi ditugula esan behar.
Balorazio positiboa egin beharko genuke, baina Puerto Operazioaren ondoren ezin gara ezertaz fidatu, ni ez behintzat. Eta gutxiago Espainiako Vueltako lehen hiru gizonak zein diren ikusita. Irabazlea eta hirugarrena (Kashechkin) orain arte Liberty izena zuen eta Manolo Saizen zuzentzen zuen taldearekin daude dauden tokian, nahiz eta taldeari izena aldatu eta telebista aurrean zuzendari lanetan Herminio Diaz Zabala eta Neil Stephens izan. “Lehen itzuli handia Vinokouroventzat” irakurtzen jarraitu