Heldu bada heldu, goizegi aukeran!!!

Iker LeonetIzango dira lau urte inguru Euskal Herriko Itzulia Oiartzunen amaituko zela enteratu nintzala. Orduko ametsa profesionaletara pasa eta bertan parte hartu ahal izatea zen. Orduz geroztik herritar ugarik kalean topatzean beste konturik ez zuten eta zer esanik ez azken hilabete honetan; “Korrituko al dek? Herritik eskapauta pasa berko dek? Erlojupekoko ibilbidea ezaututa irabazi berra dakak!…” Hain erreza izango balira gauzak!

Guzti honi gehitu beharra dago, orain dela 15 egun harte korritzeko baimenik gabe nengoela; azkenean, iritsi bada iritsi, lortu dugu 8 hilabeteren ondoren dortsala bizkarrean jartzea. Gaztela Leongo Itzulian estrenau gara, egia esan lehenengo egunetan gustora ibili arren azken egunetan nahikoa lan geneukan aurrekoei jarraitzen; eta orain zer esanik ez esfortzua errekuperatzen.

Nolabaiteko sensazio arraroarekin ekingo diogu Euskal Herriko Itzuliari; izan ere denbora asko da itzuli honetan parte hartzearekin amesten nuela, baina nire gorpuzkera ikusita nahiago beranduxeago helduko balitz.

Hala ere ez da negar egiteko momentua, aukera ahalik eta ondoen aprobetxatzeko irrikaz nago. Astelehenetik aurrera nolabaiteko abentura bati ekingo diogu. Luze joko du nire herrirainoko bideak.

Izan ere, ikaragarria baita ibilbidea. Betiko moduan, txirrindulariarentzat eromena eta ikuslearentzat ikusgarria. Horregatik euskal txirrinduzale guztioi animatzen zaituztet gure sufrimenduaz disfrutatzera; eta aldez aurretik eskertu errepide bazterrean egongo zareten guztion berotasuna. Azkenean euskal zaletuak egiten baitu lasterketa hau haundi!