Gaur ez da edozein egun Tropela Elkartearentzat. Martxoaren 31a hartzen baitugu kideok proiektuaren sorrera egun bezala. Hori duela bi urte izan zen, 2005ean. Zorionak Tropela! Bi urte alajaina!
Tropelaren jaiotza ez zen egun bateko kontua izan. Hilabete bat lehenago, afariren batean ideia horrekin dezente egoskortu ginen. Baina biharamunean dena baztertu beharrean, egunak aurrera zihoazen heinean ideia mamitu eta proiektuari ekitea erabaki genuen. Horrelaxe jaio zen Tropela proiektua eta webgunea.
Euskal Herriko zaletasun handietako bat, txirrindularitza, aitzakiatzat hartuz, teknologia berrietan gure ama hizkuntza kuttunari, euskarari, ate bat ireki nahi genion. Gure hizkuntzaren erabilera esparrua zabaltzeko ahalegin xume bat.
Ideiarekin bete-betean asmatu genuela ez dut zalantzarik. Euskara hutsezko webgune batean, Frantziako Tourreko lehiaketan 3000 partehartzailetik gora izan genituen, Euskal Herri osokoak eta partehartzaileek beraiek eskatuta Espainiako Vueltan ere lehiaketatxoa egin genuen. “Zorionak Tropela osatzen duzuen guztioi!” irakurtzen jarraitu
Udaberriarekin batera badator Euskal Herrian jokatu ohi den lasterketarik esanguratsuena (Donostiako Kalsikoarekin batera). Aurten Pazkoa astean jokatuko dute (apirilaren 9tik 14ra) eta iaz bezala 6 etapa izango ditu Itzuliak, Urretxun hasi eta Oiartzunen bukatuz. Iaz 2 sektoreko etapa guztiak debekatu egin zituzten eta ondorioz Itzulia 6 egunera luzatu zen. Azken urteetan erlojupeko batekin amaitzen da Itzulia. Iazkoan gainera erabakigarria gertatu zen, ustekabean Gomez Marchantek erlojupekoa irabazi eta txapela jantzi baitzuen. Aurten ere badirudi azken eguneko erlojupekoak zeresan handia izango duela azken emaitzan. Ikusiko dugu.
Asteburu honetan egun bakarreko probarik famatuenetako bat korrituko da, Milano-San Remo. Esprinterren eremua izan ohi da proba hau eta aurten ere zaila izango da txirrindulari batek tropelari aurre hartzea. Egun bakarreko probetan zaila da norbaiten aldeko apustua egitea baina nire hautagaia Daniele Bennatti da.
Denok jabetuko zineten bezala, hasi da aurtengo txirrindularitza denboraldia. Eta baita ProTourra ere. Baina egun hauetako notizia beste bat da: