UCIko arauen 2.15.125 artikuluak honakoa dio (orijinala frantsesez edo ingelesez): “Txirrindulari eta Pro Team-ek debekatua dute euren kontratuen berritzearen edo traspasoen inguruko elkarrizketak publiko egitea irailak 1a baino lehen. Arau hau hautsiz gero, txirrindulariak 2.000 CHF-ko zigorra jasoko du eta 5.000 CHF-koa UCI Pro Team-ak.”
Ez dut entzun arau hau inoiz aplikatu denik. Ez dakit zergatik mantentzen den arauetan ere, zentzu handirik ez baitu eta sistematikoki hausten baita. Txikikeria bat dirudien arren, UCIk arauak aplikatu beharko lituzke, edo bestela betirako artikulu hau erretiratu. Ez bata ez bestea egiten ez duenez, arduragabe jokatzen ari da honetan ere.
Beste bat da, ordea, sortzen zaidan zalantza handiena. Arau hau txirrindulari eta Pro Tour talde gehienek ez dutela ezagutzen dirudienez (begira bestela azkenaldiko fitxaketa berriak medioetan), zenbateraino ote da egia lizentziak eskatzeko orduan sinatzen dutena, hau da, UCIren arauak ezagutzen eta errespetatuko dituztela?
Larunbatean martxan jarriko da 3 astetan lehiatzen den azken proba. “Itzuli Handiak” bezala ezagutzen dira Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hala ere, azken urteetan Espainiako Vueltak garrantzia apur bat galtzen ari dela garbi dut eta horren erru handia ibilbideek dute. Egia da azken urteetan edizio bat edo bestek “aprobatu” duela baina oso ibilbide eskasak nagusi izan ditugula esatean ez dut uste errurik egiten dudanik. Eta aurtengoa, agian, aspaldian lasterketa bat prestatzerako orduan egin den ibilbiderik negargarriena dela deritzot. Ez dago goi mailako mendirik, “media montaña“ko etapa gutxi, etapa labur asko… penagarria iruditzen zait. Espainiako Itzuliak hobetzeko asko duela iruditzen zait eta horien artea ibilbidearen arazoa dago. Ibilbideaz gain fetxak eta zaleen falta (penagarria izaten da zenbait mendiko etapetan izaten den zale kopuru txikia) ere gabezia handiak dira munduko 3. itzuli garrantzitsuena kontsideratuta dagoen batentzat.
Irakurri dudanez,
Txirrindularitza kinka larrian dago. Errepideko txirrindularitza profesionala zehazkiago esateko. Zalantzarik ez. Baina ez da doping-a errudun nagusia. Doping aferak arazo sakonago baten ondorioetako batzuk besterik ez dira, zoritxarrez jendartean ezagunenak eta minik gehien egiten ari zaizkienak kirol honi. Baina oker dabiltza txirrindularitza doping-aren arazoa konpontzeak salbatuko duela pentsatzen dutenak.
Aste osoko lan ederra borobildu zuen atzo