Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!

Kamiseta LimaFrantziako Tourrean egin genuen bezala, Espainiako Vueltan ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan (eta udazkenean) janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.

Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutilen kamisetetan lima kolorekoak eta laranja kolorekoak (hauek ia agortu dira) dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Nesken kamisetak ere oso gutxi geratzen dira, talla konkreturen bat. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.

Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak eta hemendik aprobetxatu nahi genuke erosi duzuen guztioi eskerrak emateko. Orain, ea denon artean kamiseta guztiak agortzen ditugun!

Kamiseta bat nahiko lukeenak eta bide batez, Tropela Elkarteari laguntzatxo bat eman nahi dionak, bere kamiseta [email protected] helbidera mezu bat bidaliz eska dezake. Bidali zuen datuak, kamiseta modeloa eta talla eta nora bidali behar dugun. Ondoren, ordainketa zein helbidetan egin behar duzuen adieraziko dizuegu eta behin ordainketa bideratu ondoren, etxean jasoko zenukete eskatutako kamiseta.

Zarauzko Lizardi laneko arropa dendan ere eros dezakezue gure kamiseta. Gerturatu eta probatu lasai.

Kamisetei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue kamiseten atalean eta zalantzaren bat izanez gero [email protected] helbidean galdetu eta argituko dizkizuete duda guztiak.

Bestalde, norbait animatuko al litzateke bere denda edo komertzioan Tropela Elkarteko kamiseta hauetako batzuk saltzen? Prest bazaude, bidali email bat goian aipatutako helbidera eta hitz egingo dugu.

Guztion laguntza behar dugu proiektu hau sendotzen joateko. Tropela gustukoa baduzue eta identifikatuta sentitzen bazarete, badakizue, kamiseta zoragarri bat erosiz laguntza ederra eman dezakezue. Eskerrik asko denoi.