Euskal Herriko Itzuliarekin euskal errepideetan txirrindularitzarik onenaz gozatu ondoren eta Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix pasa direnean, gainean ditugu Ardenetako Klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja. Eta aurten lehen aldiz Tropelako lehiaketa izango da klasiko hauekin. Denboraldiko hirugarren lehiaketa hau nahiko berezia da, parte hartzaile bakoitzak bere ziklista-talde bakarrarekin jardungo baitu 3 probetan. Horrek zer esan nahi du? Txirrindulari batek zenbat probetan parte hartuko duen jakitea informazio oso garrantzitsua dela.

Gainera, orain arteko probetan lasterketa hasi baino egun batzuk lehenago, txirrindulariak koloreztatuz ziklista bat parte hartzekoa zen (berdez) ala ez (gorriz) adierazten genizuen. Oraingoan, gerta daiteke ziklista bakoitzak hiru lasterketatan, bitan, bakarrean parte hartzea ala bakar batean ere ez parte hartzea. Ondorioz, koloreztatze sistemak balio ez digunez, txirrindulariak ez dira kolorez markatuko eta tropeleko kide bakoitzaren esku uzten dugu informazio hori lortzeko lana. Informazio gehiago webgune hauetan topatu dezakezue:
http://www.cyclingstartlists.com
Puntuazioari dagokionez ere proba berezia izango da eta Tropelako arauetan nahiko garbi adierazten den bezala klasiko bakoitzaren amaieran honako puntuazioa banatuko da: “Ardenetako Hirukotea: berezitasunak” irakurtzen jarraitu
38 urterekin erdietsi du Chris Hornerrek bere kirol ibilbideko garaipenik garrantzitsuena: Euskal Herriko Itzulia. Duela urte batzuk esan ohi zen 32-33 urterekin hasten zela txirrindularien gainbehera. Adin horretan nekez jarrai zezakeela txirrindulari batek, salbuespenak salbuespen, lasterketaren burua. Zenbait txirrindulariren emaitzek baieztapen hori ezeztatu dute azken aldian. Chris Hornerrek orain lortu du egunkari, irrati, telebista eta webgune askotan azaltzea Euskal Herriko errepideetan eginiko balentriagatik. Duela hiru urte, 2007an, 

Atzoko etapan ikaragarrizko erakustaldia emanda