Asteartean prologoa irabazi zuen eta horren berri eman genuen. Haimarrek itzuli hau irabazteko aukerak ere aipatu genituen. Azkenean, justu izan bada ere, lasterketa irabaztea lortu du.
Haimarrek RadioShack taldeak berarengan jarritako konfidantza eskertu du. Talde buru ekin zion itzuliari. Prologoan bikain aritu zen eta irabaztea lortu zuen ehunenekoei esker izan bazen ere. Hurrengo egunean lidergoa galdu zuen eta gaur arte, azken etapa jokatu den arte, ez da sailkapen nagusiko lider jarri. Gaur taldeak asko lagundu dio, baina berak ere bikain erantzun du helmugan aurreko multzoan iritsi baita.
Esan bezala, Haimar garaile izan da prologoko ehunekoi esker. Bigarren Poels sailkatu da gaurko etapako garailea, eta hirugarren Moncoutie.
Hau da Haimarrek Euskal Bizikleta 2000an irabazi zuenetik irabazten duen lehen itzulia. Zorionak Haimar!!
Horiexek izan dira italiarraren adierazpena
3km-ko prologoa jokatu da gaurkoan d’Ambérieu-en-Bugey herrian, Lyon hiritik 56 kilometrora. 106 txirrindularik hartu dute irteera eta usurbildarra izan da herri barruko ibilbidea gauzatzen azkarrena. Zorionak
Abuztuaren hasiera ezin hobea izan da talde laranjarentzat, benetan. Denboraldi honetan izan du taldeak une pozgarririk, hala nola Beñat Intxaustiren hirugarren postuarekin Euskal Herriko Itzulian, Gorka Izagirreren garaipenarekin Luxenburgoko Itzulian, Samuel Sanchezek eginiko Tour onarekin… Baina Burgosko Itzulia benetan bikaina izan da.