Contador Tourrean izango da

Alberto Contador martxaHala adierazi du gaur ospatu den Alberto Contador martxaren lehen edizioan, Pinton hain zuzen ere, bere herrian.

Ni behintzat ezustean harrapatu nauen berria izan da. Berriki Giroa irabazi du nagusitasun osoz, inor bere mailara hurbildu ezinda. 13 urte pasa dira azkenekoz norbaitek Giroa eta Tourra urte berean irabazi ez zituenetik eta Contador marka hori errepikatzen saiatuko da. Bai, Pantani handia zenaren marka berdintzen saiatuko da.

Dopinaren auziak baldintzatuta ekin zion denboraldiari Contadorrek. Urte hasieran Espainiako Federazioak lehiatzen jarraitzeko aukera eman ostean Giroa prestatzeari ekin zion. Giroaren amaieran auziaren erabakia abuztura arte atzeratuko zela jakin arazi izan zen eta horrek Contadorri Tourrean izateko atea irekitzen zitzaion.

Zalantza ugari izan da Contador Tourrera joango zenaren inguruan. Alde batetik Giroa irabazi ostean errekuperatzeko denbora nahikoa izango ote duen zalantzan jartzen da. Bestalde, ASOk gaiaren inguruan izan dezakeen iritzia da. Iazko Tourra kolokan izanda, gaia argitu gabe errudun izan daitekeen txirrindulari bat tropelean izateak deserosotasuna eragin dezake. Nik hau guztia kontutan hartuta, zentzuzkoago ikusten nuen Tourra alde batera uztea auzia argitu artean eta Vuelta lehiatzea. Baina Pintokoak bestela jokatzeko asmoa adierazi du.

Seguru erreakzio gehiago izango direla gai honen inguruan hurrengo ordu eta egunetan. Gainera ez ahaztu ASOk araudiaren arabehera Contador Tourretik kanpo uzteko aukera duela bere irudia kalte dezakeenaren argudioaz baliatuta (UCIren araudiaren 2.2.010 bis kapituluan).

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.