Lehiaketa guztietan sariak izaten saiatzen gara eta aurtengo Dauphinen ere hala izaten saiatu gara.
Jakionekin eta Kutixirekin lortutako akordioei esker, gaurko etaparen amaieran aterako ditugun sailkapenen ondoren Tropela guztian garaileak Jokionen produktuez osatutako otarre bat eramango du. Urola Kostako eta Zarauzko lehenengoak ere saria izango dute Kutixi izozki-dendaren eskutik: seina izozkiz gozatzeko aukera izango dute.
Gainontzekooi esan hurrengo lehiaketa Euskal Herriko Itzulian izango dela. Laster adieraziko dizuegu kiniela noiz egiten has zaitezketen. Zorte on guztioi!
Tropelan ohikoa dugun bezala, sariak banatzen ditugu parte hartzen duzuen guztion artean. Post honen bidez aurtengo lehen saria bihar amaituko den Paris-Niza lehiaketako garaileak eramango du. Saria Jakionek eskainitako otarre zoragarri bat izango da.
Ikusiko dugu ia nork irabazten duen otarre hau lehen postuetan lehia estua baitago. Biharko etaparen faltan, oraingoz podiuma pelillo, paxotix eta kortak osatzen dute.
Zorte on guztioi eta eskerrik asko Jakioni saria eskaini izanagatik!
Sailkapen nagusiari dagokionez, lehen postuentzat ondorengo sari hauek ditugu:
1. Aste buru zoragarri bat Kanariar irletan bi pertsonentzat Eroski Bidaiakek eskainita.
2. Mendiko bizikleta zoragarri bat Kirol Jokoak apustu etxeak eskainita
3. Atxaspi Hotelerako relax asteburu bat bi pertsonentzat Atxaspi Hotelak berak eskainita
4. Zarauzko Olatu Hotelean asteburu bat Olatu Hotelak berak eskainita.
5. Rezola sagardotegian 6, 4 eta 2 lagunentzako hiru otordu sagardotegiak berak eskainita
6. Hernialde Ostatuan 2 lagunentzako otordu bat ostatuak berak eskainita.
7. 2 otar zoragarri Jakionek eskainita.
Eta hau gutxi balitz, ESAITek eskainitako ekipamenduaz gain, Lance Armstrong (7 Tourren garailea) eta Alberto Contador (2007ko Tourreko garailea) txirrindularien maillotak sinatuta izango ditugu banatzeko.
Eta hau ez da guztia: zenbait eskualde eta herrietako lehen postuentzat ere sariak izango dira. Beraz adi, zure herri edo eskualdean saritua izan baitzaitezke.
*Eskualdean
1. Hitzako 5 harpidetza Behe Bidasoan, Busturialdean, Donostia-Beterri, Goierri, Lea-Artibai, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Urola-Kosta eskualde bakoitzean.
2. Urola-Kostan 12 izozki Kutixi artisau izozkiak dendaren eskutik
*Herrietan
– Azkoitiako herrian bi pertsonentzako otordua izango da Errexil erretegiaren eskutik.
– Zarautzen 12 izozkiko saria Kutixi artisau izozkiak dendaren eskutik.
Etapa bakoitzeko sariak
Baina aurreko zerrenda hori bukaerako sailkapeneko sariak dira. Noski, orain arte bezala, egunero izango diren etapetarako sariak ditugu. Etapetan lehen postuan geratzen direnentzat euskal txirrindulariek sinatutako maillotak izango dira.
Eskualdeei dagokienez, Urola-Kostako parte hartzaileak gustura izateko moduan dira; etapetan lehen postuan sailkatuko direnek Zarauzko Kutixi artisau izozki dendak eskainita 3 izozki irabaziko dituzte. Zarauztarrek, berriz, eskualdekoaz gain, herriko lehena izateak 3 izozkiren saria ere izango du.