#84 Tropela.net podcastak: Espainiako Vuelta 2013. Txirrindularien eta ibilbidearen azterketa (bi podcastak)

Hemen duzue berriki grabatutako txirrindularien inguruko podcasta entzungai. Bertan Iosu Garatek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta duzue. Beherako ibilbidearen podcasta ere aurki dezakezue, Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) orain egun batzuk grabatu zutena.

Txirrindularien azterketa

Podcast honetan ondorengo gai hauek jorratu dituzte:

– Euskaltel taldea desagertzeari aipamena egiten zaio saioaren hasieran gogoratuz hurrengo astean gai horren inguruan podcast bat grabatzeko asmoa dagoela.
– Hautagai nagusiak: Nibali (AST) puntu bat gorago izan badaiteke ere, Tropelan hartzeko arrazoi nahikoa izan al daiteke?
– Beste hautagaiak: hautatu daitezkeenen artean abaniko nahiko zabala dela aipatzen dute, baina nahiko garbi dute zein ez hartu.
– Igotzaileak eta espezialistak: Cancellara (RLT) eta Tony Martin (OPQ) dira multzoko bi espezialistak, baina merezi al du hauetakoren bat hartzeak?
– Besteak: aurreko itzuli handietan ez bezala multzo hau argiago ikusten dute solaskideek.

Ibilbidearen azterketa

Hona hemen jorratu diren gaiak:

– Esprinterrentzat aukera gutxi
– Ikuskizuna bilatzen jarraitzen dute Vueltako antolatzaileek
– Azken asteko etapak jokatu aurretik garailea zein izan daitekeen jakiteko arriskua