Hori da 23z azpiko mailatan UCIk hartu duen erabakia. Teknologiak aurrera egiten duen bitartean (GPSa, irratia,…), UCIk txirrindularitzaren ikuskizunari kalte egiten diola irizten dio eta proba modura, 23 urtez azpiko mailatan zuzendari eta txirrindularien arteko irrati bidezko komunikazioa debekatzea erabaki du.
Erabakia berria da, baina eztabaida ez. Lasterketa askotan taldeek lasterketak nola kontrolatzen dituen ikustera ohitu egin gara. Hala, etapa lauak direnean, sprinterren taldeak buru belarri jarduten dute lanean ihesaldiak ekidin eta lasterketa sprintean amai dadin. Noski, zaletuok azken 5 kmak iritsi arte etapa hauei kasurik ez diegu egiten. Kasu hauetan txirrindularitzan aldaketaren bat egitearen beharra aipatu ohi izan da (talde txikiagoak izatea, irratia kentzea,…) kontrol hori indargabetu nahian. Hortik etor liteke UCIren neurria.
Bestalde, liderren arteko denborak momentu oro jakinarazteko ere balio du irratiak, batez ere mendiko etapetan. Baina kasu honetan kaltegarria al da irratia? Nire ustez ez. Eta ez litzateke serioa izango etaparen arabera irratia erabiltzen uztea ala ez, nire ustez bederen.
Oraingoz 23 urtez azpikoentzat martxan jarriko den neurria izango da, etorkizunean beste mailaren batetan ikusiko dugunaren susmo garbiak dauden arren. Txirrindularitzaren hoberako?
UCIko arauen 2.15.125 artikuluak honakoa dio (orijinala
Txirrindularitza kinka larrian dago. Errepideko txirrindularitza profesionala zehazkiago esateko. Zalantzarik ez. Baina ez da doping-a errudun nagusia. Doping aferak arazo sakonago baten ondorioetako batzuk besterik ez dira, zoritxarrez jendartean ezagunenak eta minik gehien egiten ari zaizkienak kirol honi. Baina oker dabiltza txirrindularitza doping-aren arazoa konpontzeak salbatuko duela pentsatzen dutenak.
Gaur jokatuko da Urkiolarako igoera. Argazkian iazko garailea izan zen
Suitzako Tourra martxan da eta bertan hemendik aste gutxira hasiko den Frantziako Tourrerako hautagaiak diren txirrindulari dexente daude. Horien artean, atzo nabarmendu zena orain dela aste gutxi Italiako Giroan hain ongi ibili zen Andy Schlecken Franck anai zaharra izan zen. Benetan aldapa gogor batean izan zuen amaiera atzoko etapak eta bertan jaun eta jabe berau. Aldiz, askoren ahotan dauden Sastre eta Klodenek denbora dexente galduta sartu ziren.