UCIko bitxikeriak (I)

ProTour-etarainoUCIko arauen 2.15.125 artikuluak honakoa dio (orijinala frantsesez edo ingelesez): “Txirrindulari eta Pro Team-ek debekatua dute euren kontratuen berritzearen edo traspasoen inguruko elkarrizketak publiko egitea irailak 1a baino lehen. Arau hau hautsiz gero, txirrindulariak 2.000 CHF-ko zigorra jasoko du eta 5.000 CHF-koa UCI Pro Team-ak.”

Ez dut entzun arau hau inoiz aplikatu denik. Ez dakit zergatik mantentzen den arauetan ere, zentzu handirik ez baitu eta sistematikoki hausten baita. Txikikeria bat dirudien arren, UCIk arauak aplikatu beharko lituzke, edo bestela betirako artikulu hau erretiratu. Ez bata ez bestea egiten ez duenez, arduragabe jokatzen ari da honetan ere.

Beste bat da, ordea, sortzen zaidan zalantza handiena. Arau hau txirrindulari eta Pro Tour talde gehienek ez dutela ezagutzen dirudienez (begira bestela azkenaldiko fitxaketa berriak medioetan), zenbateraino ote da egia lizentziak eskatzeko orduan sinatzen dutena, hau da, UCIren arauak ezagutzen eta errespetatuko dituztela?