Txirrindularitzaren benetako arazoaz

VerbruggenTxirrindularitza kinka larrian dago. Errepideko txirrindularitza profesionala zehazkiago esateko. Zalantzarik ez. Baina ez da doping-a errudun nagusia. Doping aferak arazo sakonago baten ondorioetako batzuk besterik ez dira, zoritxarrez jendartean ezagunenak eta minik gehien egiten ari zaizkienak kirol honi. Baina oker dabiltza txirrindularitza doping-aren arazoa konpontzeak salbatuko duela pentsatzen dutenak.

Txirrindularitzaren arazoa, instituzionala da. Egiturazkoa, nolabait esateko. Goitik hasita, hots, UCI nazioarte mailan, beheraino, probintziarteko edo autonomietako federazioak, lotsagarri jokatzen ari dira arlo askotan. Eta nire irudipena da beren kirola krisian ikustearekin batera areagotzen ari dela erabaki okerrak hartzeko duten joera. UCI eta 3 handien arteko liskarra edo gipuzkoar eta euskal federazioetako klanen arteko botere borroka etengabea aski ezagunak dira txirrinduzale askorentzat. Baina erakunde hauen funtzionamenduari arreta pixka bat jarri dionak badaki 2 adibide hauek ur tanta batzuk besterik ez direla astakerien ozeanoan. Continue reading “Txirrindularitzaren benetako arazoaz”