Franck Schlecken % gora!!!

schlecktarrak.jpgSuitzako Tourra martxan da eta bertan hemendik aste gutxira hasiko den Frantziako Tourrerako hautagaiak diren txirrindulari dexente daude. Horien artean, atzo nabarmendu zena orain dela aste gutxi Italiako Giroan hain ongi ibili zen Andy Schlecken Franck anai zaharra izan zen. Benetan aldapa gogor batean izan zuen amaiera atzoko etapak eta bertan jaun eta jabe berau. Aldiz, askoren ahotan dauden Sastre eta Klodenek denbora dexente galduta sartu ziren.

Nahiz eta betidanik entzun izan gaztea hobea izango zela, Francken maila ere benetan altua da. Orain arte ez da oso irabazlea izan, gehiago nabarmendu da lasterketa garrantzitsuetan postu onak egitearekin, hala ere, ezin dira ahaztu iazko Amstel Gold Race eta Tourreko Alpe d’Huezko etapetan garaile izan genuela.

Eta nabarmena da Tropelako jarraitzeileek Suitza aldera jarrita dituztela begiak. Denbora gutxian gora egin du Franck Schleck aukeratu dutenen kopurua. Bestalde, ziur nago Kloden eta Sastre aukeratu dutenenen kopuruak behera egin duela.

Ongi dago itzuli handien aurreko probei jarraipen bat egitea baina ez da hori beti arrakastan bihurtzen. Gogoratu besterik ez Euskal Herriko Itzulian zenbat eta zenbatek aukeratu zuten Alberto Contador heuren kinielan, edo urrutira joan gabe zenbat ziren Damiano Cunegoren gain esperantzak jarri zituztenak Italiako Girorako. Oso ongi dago proba desberdinak jarraitzea baina kontuz, askotan txirrindulari asko pasatuta iristen baitira Tourrera, edo momentu horretan korritzen ari ez den bere taldekide bati lan egitera… mila detaile txiki kontutan hartu beharrekoak izaten dira.