Egun batzuk besterik ez da falta lagun askoren urteko hitzordu garrantzitsuenerako: 205 kilometro aurretik, eta lau mendate.
-Somport: Sabiñanigotik Jacara arteko urduritasunak-eta atzean uzteko, portu eramangarri baina luzea. Malda handirik ez, baina ez da komeni dena ematea, hura igo eta oraindik 150 kilometro gelditzen dira-eta.
-Marie-Blanque: hura igotzen hasi orduko, 100 kilometro hanketan. Zer esan mendate horretaz… Hamar kilometro luze, eta azken laurak izugarriak, malda %10-%12 inguruan, konstante, atsedenik ez… Proba guztiko malda gogorrenak, eta partaide gehienak gorputza alde batera eta bestera mugitzen, garapen txikienarekin: plater bi eramanda, atzean 28ko hortza; plater bi baina compacta eramanda, atzean 25arekin nahiko; hiru plater eramanda, arinago. Hori bai, mendatea pasatu eta berehala jan eta edan postuak daude, beharrezkoak.
-Portalet: iritsi gara momentu erabakigarrienera. 29 kilometroko igoera eta %4ko batze bestekoa. Ba, malda handirik ez! Hori pentsatuko dute askok, baina errealitatea oso bestelakoa da. Izan ere, datu batzuk: ordurako 127 kilometro hanketan; eguerdi aldera igotzen denez mendatea, bero izugarria, benetan, eta azkeneko kilometroetan itzalik ez; aurretik egindako esfortzua ondo neurtu den edo ez, zeru edo infernu bilaka daiteke… Continue reading “Quebrantahuesos 2007, zapatuan”
Iaz Puerto Operazioan bere izena azaldu zen. CONIk, behar besteko frogarik ez zela eta, kasua artxibatzea erabaki zuen baina datu gehiago baleudeke, berriro ere kasuarekin jarraitzeko aukera gorde zuen. Eta halaxe izan da.
Euskal Bizikletaren ostean, emakumeei dagokie euskal errepideetan barrena bizikleta gainean aritzea. Bihar hasiko da Emakumeen Bira. 5 egunetan zehar hogei talde eta 120 txirrindulari inguru izango dira lehiaketan. Euskal ordezkaritzan Bizkaia Panda Software talde bizkaitarra izango da.