Armstrong “txapeldunaren” itzulera?

Lance Armstrong bustitaLance Armstrong 2009an profesionaletara itzuliko omen da Astana taldearekin, atzo, Velo News webzineak argitaratu zuenaren arabera. Estatu Batuetako txirrindulari famatuak lasterketa jakinetan parte hartuko luke. Tartean, Frantziako Tourra. Baina baita Californiako Itzulia, Paris-Niza, Georgiako Itzulia eta Dauphin�-Liber� ere. Velo News aldizkariak amerikarraren familiakoekin hitz egin ondoren sareratu zuen zurrumurrua.

Frantziako Tourra zazpi bider irabazi ondoren, 2005ean maila profesionala uztea erabaki zuen Lance Armstrong estatu batuetako txirrindulariak. Ordutik, kirol mundua ez du inolaz ere baztertu eta korrika edo bizikleta gainean ikusi dugu izen handiko hainbat probetan. Orain, ordea, zurrumurruen arabera Armstrong �txapelduna� handien artera itzuliko dela dirudi. Gogoratu, amerikarrak laster 37 urte beteko dituela.

Informazio honen harira, erreakzio ugari eman dira tropelean. Velo News aldizkariak Astana taldea aipatu badu ere, Csc edo Rabobank taldeen izenak ere aipatu dira. Esaterako, albiste honen aurrean Johan Bruyneelek, lagun zaharra eta egun Astana taldeko zuzendariak, adierazi du oso zaila ikusten duela Armstrong amerikarraren itzulera eta zurrumurru bat baino besterik ez dela. Ziur ez dela adierazpenak egiten bakarra izango.

Bestalde, Velo News aldizkariak gaineratu zuen Vanity Fair izeneko aldizkariaren hilabete honetako zenbakiak argituko duela Armstrong mediatikoak bere etorkizuna.