Txirrindularitza lasterketa bateko antolatzaileak proban inolako ezbehar larririk ez izatea, eta nola ez, izarrez betetako tropela aritzea izaten ditu helburu nagusiak. Eta izar horiek ikuskizuna eman dezaten, bide batez. Bada Espainiako Vueltako zuzendari Javier Guillenek nekez amestuko zuen apirilean edo maiatzean lehen astearen ondoren Espainiako Vuelta dagoen bezala egotea. Pil-pilean. Itzulia hasi aurretik bost izen nagusiak zirenak, Quintana, Valverde, Contador, Rodriguez eta Froome minutu erdiaren bueltan dira.
Kategoria Artxiboak:Txirrindularitza
Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!
Aurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.
Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere Laboral Kutxa Saria, #laboralkutxasaria, sailkapen babestua izango dugu. Bertan Orbea Orca bizikleta, Forumen gastatzeko bonoak, eta beste hainbat sari izango dira, baita zozketa bidez ere. Hori bai, ez ahaztu sari hauen lehian izateko Laboral Kutxa Sarian izena eman beharra duzuela behin kiniela egin eta gero:
Zorterik onena opa dizuegu guztioi Vuelta honetan! Eta ez ahaztu Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena ematea sustorik izan ez dezazuen ;-)
Bigarren astean egongo da gakoa
Tropela.net-eko Vueltako kiniela egitear bazabiltzate, hementxe dituzue ibilbideari buruzko zenbait ohartxo, lagungarriak izango zaizkizuelakoan. Hitz gutxitan, aurreko urteetan baino lasaixeago abiatuko da lasterketa. Izan ere, duela pare bat urte hasi eta gutxira Arrate eta Valdezcarayko etapak jokatu ziren eta joan den urtean, bigarren egunerako mendate batean bukatu zen lasterketa. Aurten, gauzak ondo, esprinterrek beren burua erakutsi ahal izango dute lehen etapetan. Continue reading “Bigarren astean egongo da gakoa”
Etorkizuna ikusten ari gara
Majkak erakustaldia eman du Poloniako itzulian; bi etapa eta sailkapen nagusia irabazi ditu, Ion Izagirre eta Beñat Intxaustiren aurretik. Poloniarrak sekulakoa lortu du pare bat hilabeteren buruan: Italiako Giroa seigarren postuan amaitzea, Tourrean bi etapa eta mendiko sailkapena eta bere herrialdeko itzulian nagusitu da. Hori guztia 24 urterekin. Bera da biharko txirrindularitzako kimu bat, baina ez bakarra. Continue reading “Etorkizuna ikusten ari gara”
Etapa 11: Besancon > Oyonnax (187,5km). Profila eta aurre analisia.
IBILBIDEA
Lehen deskantsu egunaren ostean, egun gorabeheratsua izango dute txirrindulariek. Guztira 187,5 km egin beharko dituzte, azken zatian 4 portu tartekatuko dutelarik; 3º mailako 3 portu eta 4º mailako bat. Profilean ikus daitekeenez azken jaitsierak bere garrantzia izan dezake, jaitsi eta gutxira helmuga harrapatuko baitute. Itxuraz ihesaldiak arrakasta lortu beharko luke.
FABORITOAK
Ustez, Astana taldeak etapa kontrolpean edukiko du eta ihesaldiari askatasuna utziko dio, beti ere sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo dauden txirrindulariak sartzen badira. Etapa oso aproposa da ihesaldia helmugara heltzeko, beraz, lehen ordubetea su bizian egingo dute ihesaldia antolatu eta bermatu arte. Ihesaldi oso jendetsua espero dut, 10-20 txirrindularik osatua, beraz etapa garaipena aurren egongo dela uste dut. Ihesaldian sartu daitezkeen txirrindularien inguruan aipatu beharra dago Saxo-Tinkoffko txirrindulariak kontuan hartu beharko ditugula hemendik aurrera, bere liderra galdu ostean etaparen lehian murgilduko baitira bete-betean eta horretarako txirrindulari indartsuak dituzte, Rogers (TCS, %21,5) edo Roche (TCS , %7,6) esaterako. Nere gaurko faborito nagusia aldiz Spilak (KAT, %14) izango da beste behin, Martinek (OPQ, %70,4) irabazi zuen egunean ihesaldian ibili arren ez zuen indarrik izan etapa lehiatzeko, Bosgoetako etapa erreginean ordea sentsazio hobeagoak eduki zituela dirudi Nibaligandik (AST) 1:26ra iritsita. Oso zaila izan arren, hona hemen nire ustez ihesaldian garaipena lortu dezaketen txirrindulariak;
*** Spilak (KAT, %14)
** Voeckler (EUC, %52,5) / Rogers (TCS, %21,5) / Roche (TCS, %7,6)
* Bakelants (OPQ, %46,4) / Albasini (OGE, %8,5) / Slagter (GRS, %5,8)