Denboraldia ari da pixkanaka bere amaierara iristen. Espainiako Itzulia eta munduko txapelketa hartzen dira nazioarteko tropelaren erreferentzia nagusi gisa garai honetan, nahiz eta badiren garrantzia handiko beste lasterketa batzuk ere. Horien artean kokatu behar da Etorkizuneko Tourra, ez agian bertan izango den kirol maila besteenen parekoa izango delako, baina bai Iraileko 5etik 14ra bitarte frantziar errepideetan izango diren asko datozen urteotan handienen artean protagonista izan daitezkeelako.
Ez dago ukatzerik azkeneko urteotan horrenbeste gazte profesionaletako mailarik gorenean izateak iraultza txiki bat ekarri duela txirrindularitzara. Etorkizuneko Tourra aldaketa hau somatu duen lasterketa izan da. Izan ere, gaur egungo gazterik dohatsuenak ez dira jada bertan lehiatzen (Cavendish, Ciolek, Kreuziger edota Andy Schleck ez dira irteeran izango); aspaldiko kontua izanagatik azkeneko urteotan nabariagoa ari da gertatzen. Edozein kasutan, 23 urtez azpiko txirrindulari on asko ahaleginduko da egunotan Alemaniako errepideetan horren maila ona erakusten ari den Bauke Mollema herbeherearraren hurrengo izaten.
Ibilibideari dagokionez, 7 kilometro t’erdiko atarikoak emango dio hasiera lehiari, eta azken urteotako formula bera erabili du ASOk lasterketaren diseinuan. Mendate txikiz jositako etapak izango dira beraz nagusi, nahiz eta azken aurrekoan Pirinioetan lehen mailako hiru mendate igo beharko dituzten, zalantza izpirik gabe etapa erregina izango denan. 6. etapan jokatuko den 21 kilometrotako erlojupekoak ere seguru asko izango du eraginik sailkapen nagusiaren ordenean.
Faboritoak zeintzuk diren esatea ez da erraza izaten halakoetan, Continue reading “Gazteen txanda”
Berandu nator, bai, baina ez nuke aurreko astean
Adiskide batek honako hau esan zidan: “Egoitz, nola jarri duzue euskaldunetan bi txirrindulari aukeratzeko? Garbi dago eta faborito Haimar eta Astarloza izango direla eta partehartzaile guztiek bi horiek aukeratuko dituztela. Ez zait iruditzen multzo hau erabakigarri izango denik guztiok txirrindulari berdinak hartuko baititugu”. Beharbada nire adiskideak arrazoi du eta asko izango zarete berak bezala pentsatzen duzuenak. Baina hain ziur al zaudete?
Berandu gabiltza, baina atzo
Aurreko egunetan erakutsi zuen bai garaipen goseak jota zebilela bizkaitarra; aurreko bi etapatan hirugarren postuan sailkatu eta gero, Vianako helmugan bera izan da lehena gaurkoan. Garaipen handia, batez ere ikusita nortzuri gailendu zaien: Bettini eta Luis Leon Sanchezi hain juxtu.