#414 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Miguel Angel Lopezek (AST) etapa garaipenaz gain podiumeko postuan sartze lortu du

Gaur jokatu da 2020ko Frantziako Tourreko 17. etapa, mendiko etaparik garrantzitsuenetako bat. Mikel Landaren (TBM) Bahrein taldeak tropel nagusian erritmoa ezartzen izan den arren, etapa garaipena eta podiumerako postua Miguel Angel Lopezek (AST) lortu ditu. Roglicek (TJV), aldiz, Pogacarrekiko (UAD) aldea zabaltzea lortu du.

Biharko 18. etapa eskalatzaileek azken aukera izango dute arerioei denbora ateratzeko. Saiatuko ote dira? Bai gaurko etaparen inguruan baita bihar ikus dezakegunaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik entzungai duzue podcast berri hau.

Podcastera harpidetu

#413 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 16. etapa

Kämnak (BOH) azkenean lortu du Borak hainbeste desira zuen etapa garaipena

Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko.

Hau eta biharko etapa garrantzitsuak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#408 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 11. etapa

Ewanek (LTS) bere bigarren etapa garaipena 2020ko Tour honetan

Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 9. etapa

Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du

Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua.

#401 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 4. etapa

Roglicek (TJV) irabazi du Tourreko 4. etapa

Iritsi da lehen mendiko testa. 2020ko Frantziako Tourreko 4. etapa lehen mailako mendatean amaitzen zen eta gidoia erdizka bete dela esan daiteke. Ihesaldi bat osatu da, baina garaipena sailkapen nagusiaren lehian diren txirrindularien artean erabaki da. Hori bai, erasorik ez eta esprint itxura hartu du amaierak. Tropeleko hautagai nagusietako batek eraman du garaipena, Roglicek (TJV), baina Alaphilippek (DQT) ondo eutsi dio lidergoari bosgarren sailkatuz. Mikel Landa (TBM) izan da lehen euskalduna eta ondo murgiarra. Hau eta 5. etaparen inguruko aurreikuspena Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik entzungai duzue podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu