Ostiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatu genuen Tropelaren 7. sari banaketa ekitaldia. Zarauzko Merkatu plazan izan ekitaldi hau lehen aldiz eta bertan bildu ginen aurkezle lanetan aritu zen Arritxu Iribar kazetaria, Koldo Fernandez de Larrea, bertsolariak, sarituak eta Tropela elkarteko kideak.
Post honekin eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldia aurrera eramaten lagundu ziguten guztiei asko izan baitzimeten: Arritxu Iribar kazetaria eskertu nahi genuke jada bigarrengo urtez aurkezle lanetan aritu baitzen, Koldo Fernandez de Larreari sariak banatzen lagundu izanagatik, Oier Aranzabal eta Oier Aizpurua bertsolariei ekitaldi azken bertsoengatik eta bertaratu zineten saritu guzioi.
Baina ez dira hauek guztiak, beste zenbaitek ere zer esan handia izan baitzuten aurtengo ekitaldian. Hauei guztiei ere gure eskerrik beroenak: Ruth Aristondori ekitaldian ikusgai izandako bideo bikain hori prestatu izanagatik, Maider Beldarraini bere ezagutzekin ekitaldia antolatzen lagundu izan zigulako, Gari Berasaluzeri (Zarauzko Udala) aretoaren antolakintzan emandako laguntzagatik, gure babesle guztiei (Kiroljokoa, Jakion, www.euskalpilotaonline.com, Ipintza Sagardotegia, …) sariak beraiei esker banatu ahal izan baikenituen, eta maillotak sinatuta eman dizkiguten euskal txirrindulari guztiei (Eneritz Iturriaga, Juanjo Oroz, Amets Txurruka, Mikel Nieve, Igor Anton, Gorka Izagirre, Juanma Garate, Xabier Zandio, Beñat Intxausti, Markel Irizar eta Haimar Zubeldia).
Eskerrik asko guztioi!!
Txirrindularitza denboraldia bukatzen ari den honetan, Tropela Elkarteak sari banaketa ekitaldia egingo du bihar, hilak 7, Zarauzko Merkatu Plazan, Torre Luzearen aurrean, 18:30ean. Martxoan abiatu zen Tropelaren denboraldia Paris-Niza lasterketarekin batera. Handik hona, Euskal Herriko Itzulia, Ardenetako Hirukotea, Italiako Giroa, Dauphine Libere, Frantziako Tourra, Donostiako Klasikoa, Espainiako Vuelta eta Munduko Txapelketan beren kinielak egin ahal izan dituzte Tropela.net-eko zaleek. Ziklismoaz gozatu ahal izan dute, euskaraz. Parte hartzaileei dagokienez, marka guztiak hautsi ditu Tropelak. Frantziako Tourrean izan dira kiniela gehien: 12.739. iPad 2a, iPod Touchak, mendi bizikletak, otarreak, kirol arropa, otorduak… Hamaika sari banatuko ditu Tropelak finen ibilitakoen artean.
Zalantzarik izan ez dadin, 2 iPod Touch zorgarri hauen zozketa zuzenean egitea erabaki dugu. Zozketa zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango duzue 