Aurreko hiru urteetan Tourreko lehiaketaren ondoren irabazleei dagozkien sariak emateko sari banaketa bat egin ohi izan dugu Zestoako Bainuetxean. Aurtengoan, berriz, irailera atzeratzea erabaki dugu. Atzeratze honen arrazoi nagusia sari banaketa abuztuko lehen egunetan egokitzen dela da eta ondorioz hainbat sarituk oporrak direla eta ezin izaten dute sari banaketa ekitaldira joan. Ahalik eta saritu gehienak bildu asmotan sari banaketa irailera atzeratzea pentsatu dugu. Continue reading “Tropelako sari banaketa irailean izango da”
Kategoria Artxiboak:tropela.eus
Zestoako lehen sailkatuarentzat ere afaria
Zestoarren artean Tourrean lehen amaitzen duenak afari bat izango du bi pertsonentzat Fati tabernan. Beraz, Fati taberna Zarauzko Txiki-Polit tabernari gehitzen zaio herrietako sariei. Ikusten duzuen bezala oraingoz Zestoarrak eta Zarauztarrak zorteko dira. Zure herrian ez al da inor animatzen?
Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!
Zarauztarrentzat Txiki-Politek eskainitako afari bat izango da sarietan
Frantziako Tourreko Tropelako lehiaketan parte hartzen duten zarauztarren lehen sailkatzen denak Txiki-Politen bi pertsonentzako afari bat izango da. Era honetan, Tropela guztiko sariez gain zarauztarrek beste arrazoi bat gehiago izango dute lehiaketan parte hartzeko.
Txiki-Politek egin duen bezala, beste herrietan herriko laguntzaile izateko aukera ireki dugu herriko sariak atalarekin. Beraz, norbaitek bere herrian eta bere herritarren artean sariren bat eskaini nahi badu hemen du bere aukera.
Tropela Elkartea bere aldetik sari guztiak sariak atalean gehitzen joango da partehartzaileek beren herrian saririk den ala ez jakiteko. Eta noski, babesle bat baino gehiago agertzen badira sailkapenaren postuaren arabera banatzeko aukera izango da.
Ezagutzen al duzue interesantua izan daitekeen babeslerik? Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!
Amaitu da 2008ko Giroa
2008ko Tropelako bigarren lehiaketa gaur Milanon amaitu den erlojupekoarekin amaitu da. Italian Contadorrek Giroa irabazi badu, 2008ko Giroko Tropelako lehiaketa Lujanbio donostiarrak irabazi du. Berarentzat izango da Eroski-Bidaiakek eskainitako Kanariar edo Balear irletarako bidaia.
6491 puntuk eman dizkiote garaipena, bigarrenak baino 9 puntu soilik gehiago. Penatan izango da Mendi76 azpeitiarrak lehen postura heltzeko gai izan ez delako, baina espero dugu gustura hartuko duela Atxaspi Hoteleko asteburu zoragarri hori.
Podiuma MolaImperium oiartzuarrarekin osatu dute. Azken honek Ipintza-Rezola sagardotegian 4 pertsonentzako afaria irabazi du. Zorionak hirurei!! Continue reading “Amaitu da 2008ko Giroa”
Tropelean sari gehiago
Honez gero jakingo duzuen bezala, sari ugari ditugu aurtengo edizioan lehen sailkatzen direnentzat: itsas-bidaia, asteburu pasak (Lesakan eta Asturiasen), bizikleta, arropa eta ekipamenduak, otorduak, euskal txirrindularien maillotak, mahai jolasak… eta azkenak gehitu zaizkigunak Etxeondo bi arropa ekipamendurekin eta Gailu Bodegak ardo ondu bikainekin.
Sari berri hauekin, oraingoz sailkapen nagusiko lehen hamarrek jasoko lukete saria Continue reading “Tropelean sari gehiago”