Tropela APP-a hemen da!!!

tropela app

tropela appAzkenean bai, hemen duzue Tropelaren APP berria, bai Android bai iPhone gailuetarako ere!!!

Aspalditik genbiltzan Tropelaren mugikorretarako APP-a garatu eta argitaratzeko gogoz eta asmoz, baina ez da posible izan gaur arte. Buru belarri aritu gara lanean eta honatx emaitza. Bazen ordua, ezta? Guk ere hori uste dugu :-)

APP-ak babesle nagusi bat du, Laboral Kutxa hain zuzen ere. Dakizuen moduan, iaztik Laboral Kutxa Tropelarekin elkarlanean ari da gure proiektuarekin bat egin eta aurrera egiten laguntzen. Aurten Euskal Herriko Itzulian, Italiako Giroan eta orain Frantziako Tourreko lehiaketan Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugu. Baina horrez gain, APP-aren babesle nagusia da. Gure eskerrik beroenak Laboral Kutxari gugan jartzen ari den konfiantza guztiagatik!

APP-aren bertsio hau lehen pausua da eta ibilbidea hasi besterik ez du egin. Konponketak (seguru zuzendu beharreko gauzak ditugula!) eta hobekuntzak etorriko dira, ideia asko baititugu eta denak ezin ba batera gauzatu!

Eta prezioa? DOAN!!!! Bai, guztiok erabili ahal izango duzue zuen mugikorretan eta Luxuzko Gregario bazarete funtzionalitate gehiago izango dituzue.

Zeren zain zaudete APP-a zuen mugikorretan instalatzeko? Edozein iradokizun, komentario,… idatzi lasai edo bidali emailez nahiz Facebook edo Twitter bidez eta kontutan izango ditugu, orain arte jaso ditugun guztiak kontutan izan ditugun moduan.

On egin!

 

tropela appstore

tropela google playstore