Tropelak 7 urte betetzen ditu gaur! Zorionak!!

Gaur Tropelak 7 urte betetzen ditu. Ez genuen usteko proiektua hasi genuen hartan hainbeste urte pasako genituenik esku artean dugun altxor hau zuekin elkarbanatzen! Marka handia da eta hein handi batean zuen parte hartze eta jarraipenari esker da zalantzarik gabe.

Denbora luze honetan gero eta erabiltzaile gehiago bildu gara, gero eta bisita gehiago ditugu eta gero eta lehiaketa gehiago ari gara antolatzen. Guztia doan eta euskaraz!

Eskerrik asko berriro ere gugan jarri duzuen konfiantza guztiagatik eta urte askotarako izan dadila!!

Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira

Koldo Fdez de Larreak ioslarrari iPad 2a ematen
Tropela Elkarteak sari banaketa ekitaldia egin zuen Zarauzko Merkatu plazan eta hirugarren urtez jarraian Azkoitira doa Tropelako sari nagusia. Ekitaldian bertan 2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearekin solasean aritzeko aukera izan nuen. Jarraian duzue elkarrizketak eman zuena. Continue reading “Tropela Elkarteak hamaika sari banatu ditu eta potoloena, Azkoitira”

Tropela.net 2011 sari banaketa ekitaldia: eskerrik asko

Arritxu Iribar eta Koldo Fernandez de LarreaOstiralean arratsaldeko 18:30etatik aurrera ospatu genuen Tropelaren 7. sari banaketa ekitaldia. Zarauzko Merkatu plazan izan ekitaldi hau lehen aldiz eta bertan bildu ginen aurkezle lanetan aritu zen Arritxu Iribar kazetaria, Koldo Fernandez de Larrea, bertsolariak, sarituak eta Tropela elkarteko kideak.

Post honekin eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldia aurrera eramaten lagundu ziguten guztiei asko izan baitzimeten: Arritxu Iribar kazetaria eskertu nahi genuke jada bigarrengo urtez aurkezle lanetan aritu baitzen, Koldo Fernandez de Larreari sariak banatzen lagundu izanagatik, Oier Aranzabal eta Oier Aizpurua bertsolariei ekitaldi azken bertsoengatik eta bertaratu zineten saritu guzioi.

Baina ez dira hauek guztiak, beste zenbaitek ere zer esan handia izan baitzuten aurtengo ekitaldian. Hauei guztiei ere gure eskerrik beroenak: Ruth Aristondori ekitaldian ikusgai izandako bideo bikain hori prestatu izanagatik, Maider Beldarraini bere ezagutzekin ekitaldia antolatzen lagundu izan zigulako, Gari Berasaluzeri (Zarauzko Udala) aretoaren antolakintzan emandako laguntzagatik, gure babesle guztiei (Kiroljokoa, Jakion, www.euskalpilotaonline.com, Ipintza Sagardotegia, …) sariak beraiei esker banatu ahal izan baikenituen, eta maillotak sinatuta eman dizkiguten euskal txirrindulari guztiei (Eneritz Iturriaga, Juanjo Oroz, Amets Txurruka, Mikel Nieve, Igor Anton, Gorka Izagirre, Juanma Garate, Xabier Zandio, Beñat Intxausti, Markel Irizar eta Haimar Zubeldia).

Eskerrik asko guztioi!!

iPod Touchen zozketa zuzenean!! (Irabazleak bertan dituzue)

Zalantzarik izan ez dadin, 2 iPod Touch zorgarri hauen zozketa zuzenean egitea erabaki dugu. Zozketa zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango duzue Tropela.net-en streaming bidez. Hitzordua gaur gaueko 22:00etan izango da.

Gogoratu bakoitzari eman dizkizuegun zenbakiak ikusgai dituzuela ondorengo zerrenda honetan. Zuena egokitzen bada azken generazioko iPod Touch zoragarri horietako bat eramango duzue tropelako bi erabiltzailek (erabiltzaile batek ezin ditu 2 iPod Touchak irabazi; gehienez bat). Irabazleek urriaren 7an Zarautzen ospatuko dugun sari banaketa ekitaldian jasoko dituzte iPod Touchak.

Zozketa egin aurretik azalduko dugu zehazki nola egingo dugun zozketa. Zorte on guztioi!!

Eguneraketa (23:00):
Zozketa egin ondorengo zenbaki sarituak eta erabiltzaileak hauek izan dira:
– 6.772 Andatzabtt (Donostia)
– 15.136 PURITO (Eibar)

Ordezkoak:
– 50.521 kaiman (Gernika-Lumo)
– 14.975 anetainaki (Zumarraga)
– 6.127 jauregi (Tolosa)
– 93.950 ASdC (Gasteiz)