#33 Tropela.net podcastak: Tourreko 10. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 10. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa hau esprintean amaitu da eta gehiengoak uste zuenaren kontra, Greipel Cavendishi gailendu zaio. Esprint estua izan da baina alemaniarra gaurkoan bikain aritu da. Sailkapen nagusiari dagokionez ez da aldaketa nabarmenik izan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.

#31 Tropela.net podcastak: Tourreko 9. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 9. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Etapa honetan eroriko bat izan da tropel nagusian eta Vinokourov eta Van den Broeckek besteak beste etxerako bidea hartu behar izan dute. Tropelean geldialdia izan da hori dela eta, eta hori probestuz, iheslariek tartea ateratzeari ekin diote. Baina larriena jazo zela uste genuenean, auto batek Flecha eta Hoogerland errepidetik kanpora bidali ditu bideoan ikusten duzuen bezala.

Amets Txurrukak ere erorikoa izan du etapa hasieran eta etxerako bidea hartu beharrean aurkitu da ustez lepauztaia hautsita. Hemendik gure animorik handiena Amets!!

Etapa garaipena Luis Leon Sanchezek eraman du gaurkoan eta lider berria Voeckler da.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#30 Tropela.net podcastak: Tourreko 8. etaparen kronika. Ardiak iskin egin dio otsoari

Rui Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du Super-Besse Sancyko gainean bukatutako etapa. Erdialdeko mendiguneak etapa ikusgarriak eman ohi ditu urtero eta halakoxea izan da gaurkoa. Seigarren kilometroan eraturiko ihesalditik biziraun duen bakarra izan da Rui Costa. 12 segundora iritsi da Gilbert, eta 15 segundora faborito gehienak, Gesink izan ezik. Continue reading “#30 Tropela.net podcastak: Tourreko 8. etaparen kronika. Ardiak iskin egin dio otsoari”

#29 Tropela.net podcastak: Tourreko 7. etaparen kronika

Egoitz Lizasok (@elizaso) 7. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Atzokoan Sky taldeak lan bikaina azpimarratzen bagenuen ere Boasson Hagenen garaipena ahalbideratzen, gaurkoan gerta zekiokeen gauzarik okerrena gertatu zaio: Wigginsek eroriko baten ondorioz min hartu eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Gaurko esprintean garaipena Cavendishek lortu du Petacchi eta Greipelen aurretik. Euskaldunen artean Pablo Urtasun ihesaldian sartu izana azpimarratzen dugu.

Aurreko podcastak hemen dituzu.