Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean

2015 Vuelta 1.etapa - TCGAsko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren.

Urtarrilean aurkeztu zen 2015eko Vueltaren ibilbidea, tartean atzoko etapa. Antolatzaileek eta ibilbidea ezagutzen zutenek ontzat eman zuten World Tourreko lasterketa batetako etapa jokatzeko, hondartzak eta inguruko turismoa erakusteko aukera paregabeaz itxututa edo. Dakizuen moduan, antolatzaileek UCIra bidali behar dituzte ibilbidearen inguruko datuak eta kasu honetan ere berdin egingo zuten. Komeriak, ordea, txirrindulariak aste honetan ibilbidea ikuskatu zutenean sortu dira, errepideko krono saio bat baino #cronobeach bat zela jabetu zirenean.

Ikusita ze presio zegoen txirrindularien segurtasuna eta arriskua argudio bezala hartuta, bi egunetan antolakuntza neurriren bat hartzera behartua izan da. Ibilbidearen nondik norakoa aldatu ezin zela eta, denbora tarteak sailkapen nagusirako ez zirela kontutan hartuko adostu zuten, etaparen sailkapenerako bakarrik izango zirela. Continue reading “Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean”

Laboral Kutxa Saria Vueltan ere bai!!

Laboral Kutxa Saria Vuelta 2015Bihar abiatuko da Espainiako Vuelta, denboraldiko azken itzuli handia. Lehiaketa honek ere Laboral Kutxa Saria sailkapena izango du.

Gogoratu behin kiniela egin eta gero izena ematea beharrezko izango duzuela Orbea bizikleta, erosketa bonu, akzio kamerak,… sarietakoren bat eskuratu nahi baduzue. Ez galdu aukera!!

Gure aldetik Laboral Kutxari beste behin ere eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik, izan ere babestutako sailkapenez gain, berriki kaleratu dugun Tropelaren APP berriaren babesle baita.

Zorte on guztioi!!

#105 Tropela podcastak: Espainiako Vuelta 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa

Vuelta 2015 maillotakPost honetan Iban Perezek (@piban), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Espainiako Vuelta lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Ibilbideari errepasoa ematen diote. Ohiko egitura, behin ere igo ez diren amaierekin
– Vueltako sailkapen desberdinak aipatzen dituzte
– Lasterketa jarraitzeko informazio interesgarria. Adibidez, traola berria #LV2015 da
– Kinielaren errepasoan, Tourreko lehen 4 sailkatuak Vueltako faborito
– Munduko Txapelketak Vueltan izango diren txirrindulariengan izan dezaketen eragina

Continue reading “#105 Tropela podcastak: Espainiako Vuelta 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa”

Vueltan iraileko azterketak


indurain-covadongaHastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.

Ez genuke hutsik egingo esango bagenu Vuelta urteko beste bi itzuli handiekiko anai txikia izan dela. Urte askotan nortasunik gabea, sailkapen nagusiko mailotaren koloreen aldaketekin adibidez (horitik urre kolorera eta gaur egungo gorriraino) eta esperimentu nahi gune bezala (ez zait inoiz ahaztuko bi tropelen ideia inoiz. Mahai gainean egon zen lasterketak bi tropel handik lehiatzea lehen astean. Bata bestearekiko ordubeteko aldearekin eta azken bi asteetan sailkapen nagusian zeuden talderik azkarrenak jarraitzea lehian. Orduan nolabaiteko desesperazioan murgilduta zegoen Vuelta-ko antolakuntza zalegoa erakarri nahian). Continue reading “Vueltan iraileko azterketak”

Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea (eguneratua)

Donostiako KlasikoaEz dezagun ezkutatu atzo jazotakoa, Tropela laguntzaileetako bat izan arren. World Tour mailako lasterketa batek gaitasun gehiago izan behar du, gertaerei aurreratzen jakin behar du, azkarragoa izan behar du horrelakoak ekiditeko. Gogoratu Klasikoaren aurrekontua 350.000 €-tik gorakoa dela.

Bi izan dira zeresana eman duten arazoak eta banan bana aztertu nahiko nituzke: telebista seinale galera eta Van Avermaeten istripua. Continue reading “Donostiako Klasikoak merezi ez duen desastrea (eguneratua)”