#237 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa

Jerusalemetik abiatu den 2018ko Italiako Giroaren lehen etapaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) lehen podcast honetan. Bertan nola iazko Giroko garaileak berriro ere maillot arrosa jantzi duen kontatzen du, baita nola Pello Bilbaok etapan 6. postuan sailkatu den.

Ez galdu eguneroko laburpentxoa!

#236 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean 2018ko Italiako Giroaren ibilbidearen inguruan eta batez ere Tropelako kinielaren inguruan. Bertan nola 101. Giro hau Israeletik abiatuko den kontatzen dute eta 5 euskal ordezkari izango dituela aldaketarik ezean.

Trena bizitzan behin pasatzen da bakarrik (edo ez)

Doumolin

Trena bizitzan behin bakarrik pasatzen dela esan ohi da. Batzuetan, esaera betetzen da eta beste batzuetan, esaera askorekin gertatzen den bezala, ez. Duela bi urte, Mikel Landak Giro paregabea egin eta podiumean bukatu zuen-Contador eta Aru taldekidearen atzetik-. Zale askok pentsatu zuten urte hartako txirrindulari indartsuena izan zela -erakustaldiak eman zituen mendiko etapetan- ondorengo urtean maglia arrosa etxeratu behar zuela. Zoritxarrez, Skyko txirrindularia gaixotu zen 2016ko Giroa hasita zegoela, eta proba utzi behar izan zuen. Adio ilusioei di-da batean. Aurten ere, ikuskizun zegoen, baina eroriko malapartatu batek ezer ezean utzi zuen bere itxaropena, eta baita zale askorena, noski. Lortuko al du Mikel Landak Giroa edo beste itzuli handi bat irabaztea? Gaztea da oraindik -27 urte-, baina faktore askok bat egin behar dute horrelako lasterketa bat irabazi ahal izateko: sasoi betean egotea, aurkariak horren ondo ez egotea, zorte txarrak inori eragitekotan besteei eragitea, eguraldia bera -aurtengo Giroan euria egin al du?- .

Landa izan genuen indartsuena duela bi urte eta iaz, Kruijswijk. Herbeheretarrak zur eta lur utzi gintuen, eguna joan eguna etorri, gero eta sendoago baizegoen, Nibali bera gogaitzeraino. Harik eta izotz puska baten kontra joan zen arte, itzulia bukatzeko pare bat etapa zail gelditzen zirenean. Kruijswijkek ez zuen amore eman eta Milanera iritsi zen, baina Giroak ihes egin zion. Iazkoa ikusirik, Lotto-Jumboko ziklista faboritoen artean zegoen Italikao Itzulia hasi aurretik, baina azken aurreko etapan, ondoezik, etxerako bidea hartu du. Haren kasuan ere zaila da jakitea goia jo ote zuen pasa den urtean.

Dumoulinen kasua kontrakoa da. Duela bi denboraldi Espainiako Vueltak hatz artean ihes egin zion azken aurreko etapan. Nork eta Aruk kendu zion. Nork eta Giroak izandako hutsunerik handienak -zendutako Scarponi ere gogoan, noski-. Batek daki zer gertatuko zen Aruk parte hartu izan balu, baina teorian behintzat oso kate motzean lotu beharreko beste aurkari bat izango zen Dumoulinentzat, kontrario gehiegi akaso Milanera onik iristeko. Kontuak kontu, herbeheretarrak trena bere aurretik bigarren aldiz igarotzen ikusi du, eta oraingoan bai, ondo heldu dio. Bidaia on, Tom!

Argazkia: Univision

#185 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 21. etapa eta sailkapen nagusiak

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 21. eta azken etaparen analisia egiten digu mini podcast honetan. Bertan nola Van Emdenek (TLJ) erlojupekoa irabaztea lortu duen kontatzen dun, eta bigarren Dumoulin (SUN) bera, aurtengo edizioko irabazlea. Sailkapen guztiei errepasoa ematen die gogoratuz Mikel Landak (SKY) mendiko sailkapena irabazi duela lehen euskalduna izateaz gain.

Tropelako sailkapenei ere errepasoa egiten die irabazleak aipatuz, baita Laboral Kutxa Sariari ere.

#184 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 20. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 20. eta azken aurreko etaparen mini podcast hau. Bertan Pinotek (FDJ) etapa irabazi duen baina nola eskalatzaileek lasterketa irabazteko aukera nola galdu duten ere bai. Azken etaparen aurretik sailkapen nagusi gehienak dagoeneko erabakita, errepasoa ematen die.